Intranet
  
Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Berrikuntza azoka

ISIDRO ZALDUA UNANUE AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALEKO DINAMIZATZAILEA

Berrikuntzari lotutako azoka izan da, apirilak 4tik 8ra, Hannover Messe, Alemanian. 65 herrialde desberdinetako 6.500 enpresa desberdinek azaldu dituzte beraien produktuak eta berrikuntzak. Azoka 28 pabiloietan banaturik izan da eta arloka banaturik. 13 arlotan banaturik zeuden pabiloiak, non nagusienak: "Industrial Automation", "Motion, Drive & Automation", "Energy", "Industrial Supply", "Research & Technology", ...

Tknikako arlo desberdinetako dinamizatzaileak, IMH-ko irakasleekin batera izan dira azokan. Automatizazio industrialeko, energia eta mekanikako adituak izan dira, azokako arlo desberdinetako berrikuntzak ikusi eta gureganatzeko asmoz.

Energiak, "energy" pabiloian ez ezik garrantzia handia izan du stand guztietan. Beraien produktu berritzaileak efizientziari bideratuak izan dira. Gutxi gora behera %30 kontsumoaren aurreztea espero da berrikuntza hauek ezartzen direnean. Pisu gutxiko materialak erabiltzen dira ere energia aurrezteko, aluminioa eta batez ere karbono zuntza.

Energi berriztagarrietan sistema berritzailerik ez da agertu, orain arte lantzen ari diren energia iturriak izan dira azokan. Aurreko edizioan asko ikusi zen mini-eolikoak beherakada izan du. Zenbait stand-etan ikusi da baina gutxi.

Nahiz eta kotxe hibrido batzuk izan, Kotxe eta moto elektrikoak izan dira protagonistak. Energiaren metaketa

Ion-Litio bateria bidez egiten dute eta beraien autonomia geroz eta handiagoa da.

Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900