Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Coolhunting hezitzailea

SAMUEL TRIGUERO ÁLVAREZ BERRIKUNTZA KUDEAKETAN ALORREKO KOORDINATZAILEA striguero@tknika.net

Bizi dugun munduak bereizgarriren bat baldin badu, hori lineala ez izatea da. Gure ingurunea harridura eta desordena ekartzen duten ezaugarri ugariz osatuta dago eta modu sistematikoan erantzuna eskatzen digute, honela esanez bezala kokatzea: "...beno, eta zer egingo duzu horri dagokionez?".

Hezkuntzaren mundua goitik behera aldatuko duten zenbait makrojoera

Bizi dugun munduak bereizgarriren bat baldin badu, hori lineala ez izatea da. Gure ingurunea harridura eta desordena ekartzen duten ezaugarri ugariz osatuta dago eta modu sistematikoan erantzuna eskatzen digute, honela esanez bezala kokatzea: "...beno, eta zer egingo duzu horri dagokionez?". Zenbait kasutan, dena ziklikoa dela jabetzen gara, orain cool dena bihar zaharkituta egongo da, lekuz eta denboraz kanpo, baina etzi berrikusi egingo da proposamen original eta urratzaile gisa itzultzeko. Ezaguna egiten al zaizue fenomeno hori?

Denboran aldatzen doan eta berrikusketen mende dagoen ingurunearen ikuspegiak gizartea adierazteko markoa sortzen du. Adierazpen hori makrojoera handien gisa multzokatu daiteke eta enpresek, erakundeek eta banakoek horiekin lerrokatuta egon behar dute cool izatera heltzeko eta ingurunerako garrantzitsuak izateko.

Orain eta etorkizun hurbilean gizartea definitzen duten balioen adierazpenaren emaitza diren makrojoerak aldatu egiten dira denboraren joanean. Aldaketa, hala ere, zenbait kasutan joerekin nahasten ditugun moda jakinena eta proposamen puntualena baino txikiagoa da.

Zalantzarik gabe, aukerak abiadura zorabiagarrian gertatzen diren garai zoragarria bizi dugu; horrela ikustea gustuko dut, aukera gisa. Hausnarketa egiteari denbora-tartea eskainiz gero, egiatan zer gertatzen ari den ikusteko, ez orain eta hemen zehazki, egiatan zer gertatzen ari den baizik, hondoko joera zein den jabetzeko, orduan, hobeto prestatuta egongo gara erabakiak hartzeko eta gizarte, erakunde eta banako gisa haztea ahalbidetuko diguten jarrerak hartzeko.

Zenbaitetan hondoko mugimenduak ez dira bistakoak izaten, beste batzuetan nahiko argi egon ohi dira, baina ez ditugu ikusi nahi izaten, modari jarraitzen diogu, puntualari; azken batean, ikuspegia galtzen dugu, hau da, zuhaitzean gertatzen ari dena ikusten dugu, baina ez basoan gertatzen ari dena. Hori gertatzen denean, perspektiba-faltak, ikuspegi sistematikoaren faltak, adimenez jokatzeko baliogabetu egiten gaitu.

Itzul gaitezen gure mundura, hezkuntzaren mundura, zer da gertatzen ari dena? Zein esango zenuke direla joerak edo hondoko mugimenduak? Galderak berekin dakarren erronka gure gain hartuko dugu eta hezkuntzarekin zerikusia duten hondoko zenbait mugimendu identifikatzen ausartuko gara; horiei "hezkuntzako megajoerak" deitu diegu.
2025. urte arteko proiekzioak jasotzen dituzten hainbat azterketaren arabera, hezkuntza post-modernoa eredu malguetarantz bideratzen dela planteatzen da eta ezaugarri hauek dituela:

  • Ikastetxea-enpresa lotura sendotzea lankidetza-sareen moduan.
  • Curriculuma malgutzea gaitasunen garapenera bideratuta.
  • Unibertsitateko ereduaren eta horrek hezkuntzako gainerako etapekin duen lotura birplanteatzea.
  • Unibertsitatekoak ez diren hezkuntza-etapak eta horien loturak birplanteatzea.
  • Hezkuntzako eskaintzaren diseinu eta orientazio berria, produkzio-sektorearen eta gainerako gizartearen eskaerei erantzuteko beharraren ondorioz.
  • Irakaslea ikaskuntza errazten duen tutore gisa, eta horren jarduera-eremuak ohiko ikasgela gaindituko du, protagonismoa ikaslearekin eta haren ikaskuntza eraginkorra bultzatzen duten erakunde ez-formalekin partekatuta (Internet, sare sozialak, ikaskuntza esanguratsua bultzatzen duten esperientzia-ekimenak eta abar).
  • Balio aniztasunerako eta funtzio aniztasunerako hezkuntza.
  • Aniztasunerako eta garapen pertsonal eta profesionalerako hezkuntza, gero eta erlazio gehiago dituen munduan.
  • Ikasleek munduko irakasle onenetarako irisgarritasuna izatea gai orotan (noiz arte onartuko dituzte ikasleek eta haien familiek ikastetxeko irakasle-aukeratik eratorritako mugak?).
  • Familia haur bakoitzaren potentzial goiztiarraren garapenerako trebatzaile gisa.
  • Irakaskuntzako funtzioaren prestigio soziala eta aitorpena.
  • Ikasketa-programak pertsonalizatzea, edozein adinetan. Ikaskuntza-prozesuak pertsonalizatzea.
  • Ikastetxea esperientziaren eta ezagutzaren mundua aztertzeko oinarri gisa; gai nagusi gisa hauek irakatsiko ditu: "nola ikasi ikastea", "nola pentsatu ikastea" eta "etorkizuna administratzeko berezko iniziatiba duen pertsona nola bilakatu ikastea".
  • Ikastetxea jakintzaren zentro gisa eguneko 24 orduetan, ikaskuntzako komunitatean negozioekin eta erakundeekin lotuta.
  • Eta abar.

Seguru asko joera horietako asko dagoeneko identifikatuta izango zituen irakurleak. Horietako zenbait joera identifikatu ondoren, galdera hau planteatuko dizuet: zer ari gara egiten datorkigun horretara guztira egokitzeko? Edo hobe esanda, dagoeneko hemen dugun horretara egokitzeko?

Zalantzarik gabe, hezkuntzaren munduan parte hartzen dugun guztiok erronka zoragarria dugu aurrean eta, aldi berean, erantzukizun ukaezina. Ez da nahikoa izango mugimendu txiki puntualak egitea, hala nola zenbait modekin "bat egitea", erronkak adostutako ikuspegia eskatzen du, epe luzerako planteamendua, aldaketarekiko aldez aurretiko jarrera argia eta hori exekutatzeko ausardia handia. Dagoeneko ez du garrantzirik gauzak nola ziren iraganean, ezta orain nola diren ere, hortik gutxik balio du dagoeneko, ondo egon ziren, baina orain ez du erantzun gisa balio. Azken finean, iraultza adimentsu izugarriaren beharra dugu; izan ere, bilakaera soila badirudi ez dela nahikoa izango.


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900