 Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN |
Hobekuntza-ekipoetatik berrikuntza-ekipoetara
SABINO AYESTARÁN ETXEBERRIA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO GIZARTE PSIKOLOGIAKO KATEDRADUN EMERITUA/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA sabino.ayestaran@ehu.es
Hobekuntza-ekipoetatik berrikuntza-ekipoetara
Joan den mendearen 20ko hamarkadaz geroztik, gizarte-psikologoek ezin konta ahala ikerketa egin dituzte talde txikien funtzionamenduari buruz. Ikerketa haietako asko psikologia esperimentaleko laborategietan egin ziren. Levine eta Moreland-en berrikusketan (1990), 80ko hamarkadan talde txikiei buruzko ikerketek psikologia esperimentaleko laborategiak utzi eta erakundeen ingurune naturalera zergatik aldatu ziren deskribatzen da. 80ko hamarkadaz geroztik, lantaldeei buruzko ikerketak areagotu egin ziren erakundeetan, I-P-O ereduari jarraiki: sarrerako aldagaiak (Inputs)-Prozesuak (Processes)-Irteerako aldagaiak (Outputs). Ikertzaileen interesa sarrerako (taldea osatzen zuten partaideen ezaugarriak) eta irteerako aldagaietan (lortutako emaitzak eta taldeko kideen asebetetasun maila) oinarritua zegoen. Sarrerako aldagaiak irteerako emaitza bihurtzen zituzten taldeko prozesuak ez ziren ikerketaren xede. 2000. urtetik aurrera, lantaldeek berrikuntza bilatzen dute prozesuen hobekuntza soila baino gehiago. Estrategia "esplotatzaileez" eta estrategia "esploratzaileez" hitz egiten hasten da (Roberts, 2004). Erakunde barruan funtzionatzen duten lantaldeetako ikerketei buruzko azken berrikusketetan (Ilgen, et al., 2005; Mathieu, et al., 2008), hobekuntzako taldeak berrikuntzako talde bilakatzen dira: - Berrikuntzako taldeek talde-lanerako oinarrizko tresnatzat Deming-en gurpila mantentzen dute (P D C A zikloa). Lanaren planifikazioa jarrerazko bitartekariaren sorreran Deming-en gurpilaren tresna erabiltzen da. Hala ere, "bitartekari sortu berriak" gehitzen dira, bai afektiboak, bai kognitiboak.
- Bitartekari kognitiboak, "taldearen egituraketa kognitibo" delakoak, bi dimentsio ditu: 1) partekatutako eredu mentala lanean jarraitu beharreko helburu eta estrategiari eta "memoria transaktiboari" dagokionez, hau da, taldeko kideek bakoitzak ondo egiten dakienari buruz duten ezagutza. Elkarren ezagutza horrek taldeko rol-aldeei probetxua ateratzeko gai den taldea sortzea ahalbidetzen du. Jakina da lantaldeak eginkizunak koordinatzen dituela, kide bakoitzari hobeto egin ditzakeen lanak esleituta. Hain ezaguna ez dena da taldeak rolak kideen artean pertsonek garatutako gaitasun afektiboen eta kognitiboen arabera banatzen dituela.
- Taldeko rol sozialak daude (koordinazioa, kohesioa eta baliabideen ikerketa). Taldeko rol kognitiboak daude (espezializazioa, ideia berrien produkzioa, ideien alderaketa eta ebaluazioa). Ekintza-rolak daude (taldearen motibazioa, ideia berrien txertaketa eta proiektuak amaitzea).
- Taldearen izaera berritzailea, lehenik eta behin, funtzionamendu erreflexiboan adierazten da. West-en esanetan (2004, 1-4. or.), funtzionamendu erreflexiboak elementu hauek jasotzen ditu: eginkizuneko helburuen etengabeko berrikusketa; ingurunearen behaketa eta analisi burutsua; taldearen funtzionamenduaz jabetzea; sormena, malgutasuna eta aldaketarako ahalmena; tolerantzia anbiguotasunaren aurrean eta taldearen barruko aldeak; aldaketak dakarren ziurgabetasuna onartzeko jarrera.
- Taldeko sormena eta berrikuntza indartzeko teknika 4 urratseko aplikazioa da: arazoa aztertzea; irtenbide alternatiboen aukera zabala sortzea; hiru edo lau irtenbide onenak hautatzea eta horietatik batek behintzak berritzailea izan behar luke; irtenbide berritzailea diseinatzea eta txertatzea (West, 2004, 137-154. or.).
Ideien produkzio librean sormenaren hedapenak hiru baldintza eskatzen ditu: - Taldearenganako konfiantza. Taldearenganako konfiantzazko girorik gabe, banakoek ez dute beren sormena garatzen. Taldean lidergoa garatzeko modua faktore garrantzitsua da taldeko konfiantza garatzeko.
- Taldearekiko konpromisoa. Taldearekiko konpromisoa partekatutako lidergoan oinarrituta eraikitzen da, pertsonen gaitasunen aitortzatik eta banakoek taldean egindako ekarpenen onespenetik.
- Banakoen ekarpenen osagarritasunaz jabetzea. Horren garapenerako funtsezkoa da Memoria transaktiboaren eta Taldeko ikaskuntzaren eginkizuna.
Erreferentzia Bibliografikoak
Ilgen, D. R. Hollenbeck, J. R. Johnson, M., et al, 2005.. Teams in organizations: From Input-Process-Output Models to IMOI Models. Annual Review of Psychology. 56, 517-543. or.. Levine, J. M. Moreland, R., 1990. Progress in small group research. Annual Review of Psychology, 41, 585-634. or.. Mathieu, J. Maynard, M. T. Rapp, T., et al., 2008. Team Effectiveness 1997-2007: A review of Recent Advancements and a Glimpse into the Future. Journal of Management. 34 (3), 410-476. or.. Roberts, J. (2004). La empresa moderna: Organización, estrategia y resultados. Bartzelona: Antoni Bosch. Original: The Modern Firm: Organizational Design for Performance and Growth, 2004. West, M. A., 2004. Effective Teamwork. 2. ed. Oxford: The British Psychological Society Blackwell Publishing-ekin. ISBN: 1-4051—1057-0.
|