Prestakuntza beharren diagnosia (PBD)
Prestakuntza Beharren Diagnosiaren xede nagusia Lanbide Heziketako zentroek enpresekin dituzten harremanetan sakontzea da, horrela, zentroek eskaintzen dituzten zerbitzuen aukera zabalduz.
Prestakuntza beharren diagnosia (PBD)
Prestakuntza Beharren Diagnosiaren xede nagusia Lanbide Heziketako zentroek enpresekin dituzten harremanetan sakontzea da, horrela, zentroek eskaintzen dituzten zerbitzuen aukera zabalduz.
Zentroetan enpresetako beharrei erantzuteko ekimenak bultzatzen dira, nagusiki ETE-ei eta mikroETE-ei erantzuteko berrikuntzaren alorrean eta horretarako, LHko zentroetako ezagutzaren transferentzia bultzatzen da.
Teknologietako aurrerapenak eta merkatuetako globalizazioa direla eta, enpresen arteko lehiakortasun mailak gora egin du eta horrekin batera ekipamenduak eta instalazioak egokitu behar izan dituzte eta gaitutako langile balioaniztunak jarri behar izan dituzte. Beharren analisiak enpresako langileek eskuratu beharreko gaitasunak detektatzea ahalbidetzen du, horrela, lanpostuko jarduera eraginkortasunez eta segurtasunez garatu ahal izateko.
PBDk enpresaren garapena konfiguratzen duten ezaugarrien ikuspegia eskaintzen du. Prestakuntzaren bitartez ebatz daitezkeen enpresako gabeziak eta hutsak adierazten dira, zuzendaritzako taldea eta erakundeko pertsona guztiak inplikatuta.
Beharrak atzemanda, ondoren diseinatuko den Prestakuntza Planak erakundean zuzeneko eragina izatea lortzeko eta aurrez finkatutako helburuak lortzen laguntzeko adina informazio lortzen da.
Enpresentzako gaur egun beharrezkoa da Diagnosi-sistema txertatzea estrategian; enpresako interesei eta bertan lan egiten dutenen interesei erantzuteko.
Prestakuntza motibazio-faktore izateaz gain, langilea merkatuan etengabe gertatzen diren aldaketetarako hobetzeko eta egokitzeko tresna da. Enpresarentzako ezinbestekoa da bezero bakoitzaren beharretara etengabe egokitzea, horregatik, langileen prestakuntza-beharrak identifikatu behar dira, denbora nahikoarekin sortutako eskakizun berrietara egokitzeko xedearekin.
TKNIKAn zentroetarako laneko metodo-sistema diseinatu da, ETE eta mikroenpresei PBD zerbitzua eskaintzeko xedearekin. Proiektu honetan LHko zentroen artean lanerako 3 sare bultzatu dira.
1. GABESARE
GABESARE Bizkaiko Lanbide Heziketako 4 zentro publikoren arteko batasunetik sortutako proiektua da: Basauriko Bidebieta GLHBI, Eraikuntza BHI (BTI) Arrigorriaga, Getxoko Fadura GLHBI eta Erandioko Tartanga GLHBI.
Sare horren xedea Bizkaiko ETE-ei euskarria ematea da, haien eskura jarrita baliabide teknikoak eta giza baliabideak eta PBDak egiteko aukera eskainita. Erakundeko kideek dagoeneko badituzten ezagutzen, gaitasunen eta jarreren arteko desoreken eta etorkizuneko plana bermatzeko baldintzen analisi integrala egitea da helburua.
Prestakuntza aldaketa kudeatzeko funtsezko tresna dela kontuan hartuta, proiektuaren asmoa institutuak, ahal bada, lan-ingurunera gehiago hurbiltzea da. Enpresetara sartzeko beste ate bat zabaltzea da helburua, eta elkar aberasteko aldebiko lankidetza-hitzarmenak bultzatzeko bien arteko lotura berriak finkatzea.
Enpresek PBDek ekartzen dituzten abantailak ez ezagutzearen ondoriozko lehen oztopoak gaindituta, gure GABESARE taldea proiektuari esker esperimentatzen ari da sareko lanaren ontasunak, lankidetzako ikaskuntzarenak, elkar ezagutzarenak eta, azken batean, gure zerbitzu-zorroaren hobekuntzarenak eta horrek, zalantzarik gabe, hezkuntzaren eta produkzioaren munduak eskutik hartuta ibiltzeko eszenatokia ekarriko du.
2. HEROBI
Enpresetarako zerbitzu berritzaile gisa, zentro hauek osatutako HEROBI sarea osatu da: IES Hernani BHI; Irungo La Salle; IEFPS Don Bosco GLHBI; IES Plaiaundi BHI eta IEFPS Bidasoa GLBHI. Sare horrek hainbat sektoretako enpresen prestakuntza-beharrak aztertzen ditu.
Prestakuntza inbertsio errentagarria da enpresetarako, zalantzarik gabe, baina errentagarritasuna bermatzeko, helburua lortzea bermatuko duen diagnosi zuzenaren ostean inbertitu behar da, horretarako, prestakuntza-tresna egokiagoak hautatuta.
Enpresako jarduera, beharrak eta langileen eginkizunak eta erantzukizunak aztertuta, enpresa osatzen duten pertsonen laneko gaitasunak hobetzeko zer prestakuntza-ekintza, nola, noiz, nork eta zergatik egin kokatzeko datuak atera daitezke. Gainera, PBDak enpresa barruko sustapena bultzatzea xede duten programak diseinatzen lagun dezake.
Lanbide Heziketako Zentroak izan behar duenaren ideia eskaera sozialera egokitzen joan da. Garai batetik, enplegurako prestakuntza edo prestakuntza jarraitua eta okupazionala, nagusiki langileei zuzendua, zentroetako ohiko jardueretan integratuta dago. LHko zentroetatik gero eta ohikoagoa da enpresetarako prestakuntza jarraituaren eskaerari erantzutea, neurrira edo eskaeraren arabera antolatutako ikastaroekin.
3. MENDIZABALA
Proiektuaren xedea zerbitzua zabaltzea eta enpresek dituzten beharrei erantzuteko ekimenak sustatzea da.
Enpresetako beharrak aztertzeak langileek beren lana eraginkortasun, kalitate eta segurtasun handiagoarekin garatzeko izan behar dituzten gaitasunak ezagutzea ekarriko digu. Analisi horrek enpresarekin hitzartuta egon beharko du beti.
PBD bidez enpresak antolaketa, langileen ezagutza edo prozesu mailan izan ditzakeen gabeziak detektatu nahi ditugu, prestakuntza-plan espezifikoaren bidez horiek ebazten ahalegintzeko. Gabezia horiek ebazteko eta produktuari dagokionez maila hobeak lortzeko eta lehiakorragoak izatera heltzeko.
Proiektu horrekin, Mendizabala Institututik lankidetza berriak finkatu nahi ditugu enpresen eta zentroaren artean; izan ere, prestakuntzari eskainitako laguntza guztia bi alderdien onerako izango dela uste dugu.