Lanbide Heziketak TECNALIArekin lankidetzan dihardu PVTRIN proiektuan, sistema fotovoltaikoetako instalatzaileen prestakuntzarako eta ziurtapenerako Europako proiektuan
ANA HUIDOBRO TECNALIA ENERGIA UNITATEA
Kalitatezko estandarrak bermatuko dituen eta inbertsiogileei konfiantza emango dien ziurtagiri komunak teknologia hori europako herrialde guztietan hedatzea ekarriko du.
Lanbide Heziketak TECNALIArekin lankidetzan dihardu PVTRIN proiektuan, sistema fotovoltaikoetako instalatzaileen prestakuntzarako eta ziurtapenerako Europako proiektuan
PVTRIN, "TRaining of PhotoVoltaic INstallers" Europako proiektuan hartzen du parte TECNALIA Research & Innovation enpresak eta eskala txikiko sistema fotovoltaikoen instalaziorako eta mantentze-lanetarako teknikarien ziurtapenera bideratutako plana garatzera bideratuta dago.
PVTRIN (www.pvtrin.gr) proiektua, Europarako Energia Adimentsua Programak (Intelligent Energy Europe) finantzatuta eta EPIAk eta beste zenbait herrialdek –EB, Grezia, Zipre, Bulgaria, Errumania eta Kroazia– parte hartuta, 2012 amaitu aurretik 2009/28/EC Direktiba betetzeko kide diren estatuei laguntzeko tresnatzat sortu da; instalatzaileen prestakuntzarako eta ziurtapenerako ikastaroetako baldintzei dagokienez, baita gaikuntza horretako hornitzaileen ziurtapenari dagokionez ere.
Proiektuan bertan, herrialde parte-hartzaile bakoitzaren barruan Kontsulta Batzorde Nazionala sortu da, interes-talde nagusietako ordezkariekin. TKNIKA, energia berriztagarrietan esperientzia handia duten Usurbilgo eta Bidasoako GLHBI zentroek babestuta, Espainiako Kontsulta Batzorde Nazionaleko partaide da eta proiektuan laguntzen du, beste zenbait erakunde esanguratsurekin batera, besteak beste: ASIF (Industria Fotovoltaikoaren Elkartea), AENOR (Normalizazioko eta Ziurtapeneko Espainiako Elkartea), FENIE (Instalazio Elektrikoetako eta Telekomunikazioetako Enpresarien Federazio Nazionala), IDAE (Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezpenerako Institutua) eta CS-CAVN-Bizkaia (Bizkaiko Nafarroako Euskal Arkitektoen Elkargoko Iraunkortasun Batzordea).