1947. urtean hasi ziren WorldSkillak antolatzen eta, gaur egun, eragin handia dute esparru askotan; ez hezkuntzaren esparruan soilik, baita enpresa-esparruan ere eta enpresa ugarik "babesten" dituzte lehiaketa horiek. Japonian esaterako, horien garrantzia dela eta, Skilletan eskuratutako domina kopurua zentroko kalitatearen adierazletzat jotzen da. Filosofia horri jarraiki antolatzen dira EuroSkillak eta SpainSkillak.
Skills-ak
1947. urtean hasi ziren WorldSkillak antolatzen eta, gaur egun, eragin handia dute esparru askotan; ez hezkuntzaren esparruan soilik, baita enpresa-esparruan ere eta enpresa ugarik "babesten" dituzte lehiaketa horiek. Japonian esaterako, horien garrantzia dela eta, Skilletan eskuratutako domina kopurua zentroko kalitatearen adierazletzat jotzen da. Filosofia horri jarraiki antolatzen dira EuroSkillak eta SpainSkillak.
2006ko LHko azokan ikasleen artean lehiaketak antolatu ziren mekatronikan, mekanikan eta ile-apainketan eta hor izandako aurreko esperientziaren ostean, ikasturte honetan Euskoskill antolatu da 14 trebetasunetan (lanbide desberdinak) eta horri esker Lanbide Heziketako ikasle onenak hautatu ahal izan ditugu eta horiek ordezkatu gaituzte Spainskilletan. Horrez gain, beste partaidetza bat izan dugu Euroskilleko aurreko partaidetzarik gabe, eta beste bat, erakusketa moduan, beraz, guztira, 15 partaidetza eta erakusketa bat.
Ibilbide horretan, lehen urratsa batzorde teknikoak sortzea izan zen eta horiek arduratu dira EuskoSkillak antolatzeaz eta skill bakoitzerako hauek definitu dituzte: egoitza, test Project (ikasleek egin beharreko proben ezaugarriak eta eduki beharreko gaitasunak definitzen ditu), segurtasun- eta higiene-arauak, ebaluazio-irizpideak, epaimahaiaren osaketa eta abar. Ondoren, zentro parte-hartzaileetako izen-emateak bildu ziren, TKNIKAko webgunearen bidez eta horrela, abian jarri zen Euskoskillen antolaketa.
Ondorengo urratsa IFEMAko (Madril) Spainskilletan parte hartzea izan da, apirilaren 4a eta 9a bitartean. 43 pertsonako ordezkaritzarekin bertaratu ginen: 19 lehiakide, 18 irakasle –adituen buru, aditu eta taldeko buru gisa– eta 5 behatzaile; horiek guztiak IÑAKI KONDE taldeko buruaren tutoretzapean. Ordezkaritzak gogor lan egin du eta ez lehiaketan soilik, baita skillen prestaketan eta antolaketan ere. Gure 15 ordezkariek 9 domina eskuratu zituzten, emaitza txalogarria eta Euskadi domina-zerrendaren lehen postuetan kokatu zuten parte hartutako lehen aldian. Prozesua ez da amaitu, ordea, oraindik 2011ko urrian Londresko Worldskilletan eta etorkizuneko edizioetan parte hartu behar dugu; horietan skill horiek eta beste batzuk antolatzea eta arrakasta berriak lortzea aurrez ikusten dugu.
Azken ohar gisa prozesua Lanbide Heziketako zentroen, irakasleen eta ikasleen lanean, esfortzuan eta ahaleginean oinarritu dela nabarmendu nahi nuke. Galdera asko eta erantzun gutxiko erronkatik abiatuta, pertsona talde horrek ondorio guztiekin aurrera eramateko konpromisoa hartu du eta bidezkoa da hala onartzea. Hortaz, SKILLEN datorren edizioan, hala nahi badute, horiek guztiak aintzat hartzea ohorea izango dela esatea besterik ez zaigu geratzen.
| SKILL | EUSKADIKO PARTE HARTZAILEAK | JATORRIZKO ZENTROA | POSIZIOA |
| 01 POLIMEKANIKA | Asier Iraeta Aguirregomezcorta | MAKINA-ERREMINTA (BTI) BHI | Zilarra |
| Ekaitz Ibarlucea Inchausti | |
| 04 MEKATRÓNIKA | Nekane Nieto - Ander Bonzo | IEFPS Armeria Eskola GLHBI | |
| 05 CAD | Gaizka Dominguez Ayerbe | CPEIPS LA SALLE-BERROZPE HLBHIP | Urrea |
| 06 CNC TORNUA | Unai Ventura Porras | IEFPS politécnico de EASO Politeknikoa GLHBI | Zilarra |
| 07 FRESA CNC | Larraitz Uranga Larrea | MAKINA-ERREMINTA (BTI) BHI | Urrea |
| 12 ALIKATATUA ETA ZOLA | Oscar Castillo González | IES Construcción BHI Vitoria-Gasteiz | Brontzea |
| 17 WEB-ORRIEN DISEINUA | Iñigo Zarandona Lejarreta | IEFPS Elorrieta - Erreka Mari GLHBI | Bikaintasuna |
| 19 INDUSTRI-KONTROLA | David Rivera Castro | CPES JESUS OBRERO BHIP | |
| 21 AURREFABRIKATUTAKO PANELAK | Iker Forcén Rodríguez | IES Construcción BHI Vitoria Gasteiz | Zilarra |
| 23 ROBOTIKA | Xabier Oneca Caballero - Asier Macazaga Vallejo | IEFPS DON BOSCO GLHBI | Erakusketa |
| 29 ILE-APAINKETA | Mireia Ignacio Ayuso | CPES DIOCESANAS BHIP | |
| 30 EDERGINTZA | Nagore Tovar Menéndez | IEFPS Nicolás Larburu GLHBI | Brontzea |
| 34 SUKALDARITZA | Mikel Carpintero Jorge | IES Escuela de Hostelería de LEIOA BHI | Zilarra |
| 35 JATETXE-ZERBITZUAK | Eduardo Fernández Izaguirre | IES Ostalaritza de Galdakao | |
| 33 AUTOMOBILAREN TEKNOLOGIA | Jon Fernandez Martinez | IEFPS DON BOSCO GLHBI | |
| 36 AUTOMOBILAREN PINTURA | Jaime Gil Bermejo | IEFPS DON BOSCO GLHBI | Urrea |