Ultrasoinu bidezko ikuskapen-teknika berriak
Suntsitzaileak ez diren saiakerek gero eta garrantzi handiagoa izan dute eta oraindik ere hala dute enpresa mota guztietan, bai eraikuntza metalikoetan, bai bestelako sektoreetan, aeroespazialean kasu.
2010-2011 ikasturteko uztailean amaituko da TKNIKAn garatutako "Ultrasoinu bidezko ikuskapen-teknika berriak, Phased Array eta TOFD" proiektua; bertan parte hartu dute: Ana Jesús Tolosa Tolosaldea GLHBIkoa, Unai Erauskin Errenteriako Don Bosco GLHBIkoa, Mikel Iparragirre Ordiziako Goierri Eskolakoa eta José Luis Aperribai Elboigarko Meka GLHBIkoa. Ultrasoinu bidezko ikuskapen-teknika berri horietan trebatzeaz gain, horien guztien II. mailako ziurtapena (UNE-EN 473:2009 arauari jarraiki) eskuratzea izan da helburu garrantzitsua, ikuskapen-metodoei dagokienez, hala nola Ikusizko Ikuskapena (VT), Partikula Magnetikoak (MT), Likido Sarkorrak (PT) eta Ultrasoinuak (UT), hori guztia bi sektoretan: Soldadura eta Material Metalikoak. Proiektuaren hasieran, Mikel Iparragirrek dagoeneko III. maila zuen lau metodo horietan eta, beraz, eginkizun esanguratsua izan du gainerako adiskideen trebakuntzari dagokionez.
Suntsitzaileak ez diren saiakerek gero eta garrantzi handiagoa izan dute eta oraindik ere hala dute enpresa mota guztietan, bai eraikuntza metalikoetan, bai bestelako sektoreetan, aeroespazialean kasu. Baita metalikoak ez diren material berrien gain ere gero eta gehiago. Piezen kalitatea bermatzea ahalbidetzen dute prozesuetan arazoen identifikazio goiztiarraren bidez eta arazo horiek sor ditzaketen kontrako ondorioen murrizketa esanguratsuaren bidez.
Phased Array teknika bilakaera izan da ohiko prozesu ultrasonikoen arloan. Horretan pultsu-oihartzun bakarraren ordez hainbat transduktore biltzen dira, ekorketa egiten duen pultsu sorta sortzea ahalbidetuz eta horren abantaila nagusiak ikuskapenen abiaduraren areagotzea eta emaitzen interpretazioaren zehaztasuna dira; eta hori adierazpen grafikoen bidez: A, B, C, D eta S-Scan. Prozesu horren beste abantaila esanguratsua egindako ikuskapenak erregistratzeko aukera da; izan ere, horri esker metodoa etorkizuneko alternatiba bilakatzen da X izpien bidezko erradiografiak (Radiography Testing – RT) eta antzeko metodoekin alderatuta, ingurumen-arazoa dela eta, hori askoz ere delikatuagoa baita.
TOFD (Time of Flight Diffraction) teknika, islapen-legeetan oinarritutako ohiko utrasoinuen edo Phased Array teknika ez bezala, difrakzio-printzipioetan oinarrituta dago. Bi haztagailu erabiltzen ditu, defektuen muturretatik anplifikatutako seinaleen igorlea bata eta hartzailea bestea eta horiek atzematea eta neurtzea ahalbidetzen du. Prozesu horrek piezaren lodiera guztiaren ikuskapen azkar eta zehatza egiten du, baina gainazalaren eta hondoaren ikuskapena ez egin ahal izateak mugatzen du, prozesuko hildako angeluak baitira. Muga hori aldi berean TOFD ohiko pultsu-oihartzunarekin erabilita konpontzen da.
Proiektuan zehar, artikuluaren hasieran deskribatutako lau metodoetan prestatzeaz eta gaitzeaz gain, Phased Array eta TOFD ultrasoinu bidezko ikuskapen-teknika berrietako gaitze-prozesuak garatu dira. Horretarako, bi prozesuak integratzen dituen eta horiekin bakarka eta konbinatuta lan egitea ahalbidetzen duen Olympus Omniscan MX ekipoa eduki da. Probetetan eta hainbat motatako akatsak dituzten piezetan praktikak egin eta didaktifikatu egin dira, proiektuaren emaitzak transferitzeko etorkizuneko fasean teknika horiek aplikatzeko adibide praktikoak izan daitezen. Proiektuko parte-hartzaileek suntsikorrak ez diren ikuskapen-metodo tradizionaletan –VT, MT, PT eta UT– nahiz ultrasoinu bidezko ikuskapen-teknika berrietan lortutako prestakuntzak eta ziurtapenak ahalbidetzen diete maila desberdinetan sortutako ezagutzak, materialak eta praktikak transferitzea ikastetxe eta irakasle horiei. Alde batetik, Lanbide Heziketako gainerako irakasleei ikastetxeko, ikastetxe arteko edo Garatu prestakuntzaren deialdien bidez eta, bestetik, ikasleei zikloen bidez, bai erdi mailakoen, bai goi mailakoen bidez –horietan gaia jorratzen da– eta, azkenik, langileei eta enpresei etengabeko prestakuntzaren bidez eta enpresentzako zerbitzuen bidez.