Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Ekipoak eta instalazioak lagatzeko zerbitzua

PATXI GUARDIA NOVO TELEKOMUNIKAZIOETAKO DINAMIZATZAILEA pguardia@tknika.net

TKNIKAk Lanbide Heziketako berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko duen zereginari jarraiki eta dituen ekipamenduak eta baliabideak ahalik eta errentagarrien egiteko xedearekin, Lanbide Heziketako Zentroen eta bertako profesionalen eskura jartzen dira baliabide horiek, mailegu gisa eguneroko lanean erabil ditzaten.

Ekipoak eta instalazioak lagatzeko zerbitzua

Lanbide Heziketako Zentroen eta irakasleen eskura jarriko dira baliabideak, mailegu gisa eguneroko lanean erabil ditzaten.

TKNIKAk Lanbide Heziketako berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko duen zereginari jarraiki eta dituen ekipamenduak eta baliabideak ahalik eta errentagarrien egiteko xedearekin, Lanbide Heziketako Zentroen eta bertako profesionalen eskura jartzen dira baliabide horiek, mailegu gisa eguneroko lanean erabil ditzaten.

Irakasleen eskura jarritako baliabideak dagoeneko amaitutako proiektuei dagozkienak eta dagoeneko abian jarritakoei dagozkienak dira, mailegu horrek proiektuaren erritmoari eta kanpoko langileek erabili ditzaketen TKNIKAko gainerako instalazioei ez diela eragingo jotzen denean, betiere.

Jorratutako elementuen arabera, mailegu mota hauek bereiziko ditugu:

Urruneko erabilera

Ekipamendua irisgarria da eta Internet bidez erabiltzeko modukoa. Horri esker, software egokia erabilita eta erabiltzailea sortzeko eskatuta, ekipamendu horretarako sarbidea izan daiteke, irakasleek eta ikasleek zentroetatik erabili ahal izateko.

Erabiltzailearen instalazioetan erabiltzea

Ekipamendua eramangarria denean, dagokion eskaera egin ostean ekipamendua erabiltzailearen lokaletara eramango da eta bertan erabili ahal izango du hitzartutako epealdian.

Tknikan erabiltzea

Ekipamendua eramangarria ez denean, TKNIKAko instalazioetan erabili beharko da eta hala eskatutako erabiltzaileei bertarako sarrera ahalbidetuko zaie baliabideak han erabili ahal izateko.

Zerbitzu hori edozein modalitatetan eskuratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Lanbide Heziketan berrikuntza sustatzeko TKNIKAren helburuarekin bat egitea, lankidetzara irekitako dinamikarekin.
  • Izaera bakarreko eta urteko konpromiso-kontratua sinatzea, horren erabilera egokia bermatzeko.
  • Dagokion eskaera egitea, baliabidearen erabilerak dakartzan konpromisoak onartuta. Eskaera hori www.tknika.net web orrialdeko baliabideen zerrendara sartuta egin daiteke, Argitalpenak > Ekipamenduak atalean.

Webguneko atal horretan informazio gehiago topatu ahal izango duzue, baita zerbitzuan izena emateko kontratua ere; horrez gain, zuentzat interesgarriak diren eta gure zerrendan ez dauden ekipamenduak txertatzea proposatu ahal izango duzue.

Hasiera batean ez dira TKNIKAn eskuragarri dauden baliabide guztiak jarri, zerbitzua abian jarri eta interesa ikusteko asmoarekin, baina laster zabalduko dugu zerrenda.


Batez bestekoa (1 Bozkatu)
Batazbesteko balorazioa 3.0 izar, guztira 5.