Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Webgune interesgarriak

XABI EZPELETA MENDIKUTE SISTEMA ADMINISTRATZAILEA xezpeleta@tknika.net

APLIKAZIOAK

FIREFOX 4 LABETIK ATERA BERRIA!
http://firefox.com
Martxoak 22an atera zen argitara Mozilla Firefox 4 nabigatzailea. Badirudi bertsio berriaren itxura minimalistak eta erabilera azkartasunak arrakasta handia izan duela. Izan ere, argitaratu zenetik, hilabete bakar batean, 90 miloi deskarga inguru izan baititu.

LIBREOFFICE
http://www.libreoffice.org
Iazko irailean OpenOffice proiektuko zenbait garatzailek “The Document Foundation” erakundea sortu eta LibreOffice izeneko ofimatika softwarea garatzen hasi ziren (OpenOffice-n oinarritua). Ordutik, geroz eta gehiago dira LibreOffice-erantz jauzia eman dutenak, hala nola Ubuntu edo Fedora linux distribuzioak.

AISIA

DONOSTIALDEKO ESKAINTZAK
http://deskontu.com
Donostialdeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu alorreko deskontuak biltzen dituen webgunea da. Egunero eskeintza berri bat argitaratzen dute eta 24 ordu ditugu eskaintza erosteko, hain zuzen ere hurrengoa atera arte...

IBIL2D TELEBISTA SAIOKO BLOGA
http://www.blogseitb.net/ibilbide
Euskal Herriko mendien eta herrien inguruko telebista saioa da Ibil2d, astero ETB1 katean ikusi dezakeguna. Aipatutako blogean txango guztien bideoak ikusteko aukera izango dugu eta ibilbideen GPS arrastoak ere deskargatu ahal izango ditugu.

IKASKUNTZA

TED: IDEIAK ZABALTZEN
http://www.ted.com
Irabazteko asmorik gabeko erakundea da TED. Taldearen helburua ideia interesgarriak zabaltzea da, horretarako konferentziak, hitzaldiak eta antzeko ekimenak bultzatuz. Ekitaldiak munduko herrialde guztietan zehar egiten dira eta alor edo gai ezberdinetakoak izaten dira; hezkuntza, politika, zientziak, teknologiak, artea, etab... Webgunean bertan 900 hitzaldi baina gehiago ikusi daitezke, horietariko batzuk gaztelera edo euskarara itzuliak. Baliabide hauek Creative Commons lizentzipean daudenez, ikasgelan arazorik gabe erabili ahal izango ditugu.


Inprimatu
Batez bestekoa (1 Botatu)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900