Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Automobilgintza Ikaskuntza komunitateak abian

Gaizka Lazarobaster FORTECO proiektuaren dinamizatzailea glazarobaster@tknika.net

Automobilgintza Ikaskuntza komunitateak abian

Gaur egun, irakasleek eta Automobilgintzako sail desberdinek duela zenbait urte baino modu aktiboagoan, dinamikoagoan eta kolaborazio handiagoarekin egiten dute lan.

Azken urteotan, Tknika-n hainbat proiektu teknologiko garatzen ari da Lanbide Heziketako berrikuntzarekin lotuta. Auto propultsatutako Ibilgailuen Mantenuko familia gehien parte hartzen duenetariko bat da.

HORREN GUZTIAREN ZENBAIT ADIBIDE

Gaur egun, automobilgintzako ikastetxe desberdinen hamalau irakasleen talde bat FORTECO proiektuan parte hartzen ari da. Irakasle hauek Automobilgintzako fabrikatzaileengandik zuzenean jasotzen duten hainbat mintegitan hartzen dute parte. Jasotako materiala digitalizatzen da eta gure Erkidegoko Automobilgintza ikastetxe guztietara bidaltzen da, hartara, gelan bermatzen da ibilgailuari aplikatutako azken teknologiak bertan eskuragarri eta erabilgarri izango direla. Ikasle hauek fabrikatzaileen on-line prestakuntza plataformetara ere zuzenean sar daitezke, hain zuzen ere, Mercedes Benz enpresarekin gertatzen den bezala.

Bestalde, mintegi hauek jasotzen ari diren irakasleek prestakuntza ikastaroak eskaintzen dituzte komunitatearen beraren prestakuntza katalogoaren barruan, eta aldi berean, bermatzen dute gainontzeko irakasleei kalitatezko ezaguera igortzen zaiela.

Horren ondorioz inertzia eta praktika on gehiago sortu dira eta horiei buruzko hainbat erreferentzia egin nahi dugu. Gaur egun, irakasleek eta Automobilgintzako sail desberdinek duela zenbait urte baino modu aktiboagoan, dinamikoagoan eta kolaborazio handiagoarekin egiten dute lan. Hainbat proiektutan elkarrekin lan egitearen eraginez, ikastetxe desberdinek premia berdinak dituztela ikusteko aukera izan dute. Horri esker, gaur egun, ezaguera, instalazioak, eta bakoitzak eskura jartzen dituen ekipoak konpartitzen dituzte, eta zenbait kasutan baterako prestakuntza jarduerak ere eskaintzen dituzte.

Era berean eta proiektu desberdinei esker, Automobilgintza sektoreko enpresen prestakuntza sailen harremana nabarmen hobetu da. Gero eta lankidetza akordio gehiago sortzen ari dira ikastetxeen eta enpresen artean. Ikastetxeek gero eta ekipo eta ibilgailu berri gehiago dituzte eskura. Bestalde, eta kasu zehatzetan, ikastetxeek fabrikatzaileei instalazioak eta tailerrak uzten dizkiete, marken prestakuntza jarduerak jorratzeko. Horrez gain, ikastetxeek proiektu desberdinetan bereganatutako ezaguera ere konpartitzen da, zuzenean enpresekin beraiekin.

Duela gutxi, Tknikatik dinamizatutako proiektuetako batean, (bertan Alecop, Toyota eta Bosch enpresek kolaboratzaile gisa parte hartu dute) ibilgailu hibrido eta elektrikoei buruzko ekipo didaktiko bat diseinatu eta fabrikatu da. Ekipo hori, prestakuntzarekin batera, dagoeneko 2011-12 ikasturtearen hasieran entregatu zaie Automobilgintzako ikastetxe publiko guztiei.

Automobilgintzako kasua adibidetzat hartuta, Tknika-tik gero eta argiago dugu proiektu desberdinetan parte hartzeak (bertan ikastetxeek zein enpresa desberdinek hartzen dute parte) alderdi guztiei onura anitz ekartzen dizkiela, eta benetako Ikaskuntza komunitate gisa aurrera egiteko oinarri eraginkorrenak hornituz, proiektu bakoitzean lortzen diren emaitzez beraiez gain.


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900