Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Editoriala

José Miguel Oskoz Tknikako Zuzendaria

Bi gertakari garrantzitsu euskal lanbide heziketarako eta hezkuntzarako

Garrantzi handiko bi gertakarik 2011/12 ikasturtea ikasturte nagusi bilakatu dute gure Lanbide Heziketarako. Lehenik, LHko ikasturtearen inaugurazio akademiko ofiziala egin da. Ekitaldi hura ikasturte honetatik aurrera jarraitzeko asmoz sortu da eta bertan Hezkuntza Saileko Isabel Celaá sailburua izan da buru. Bigarrenik, Bizitzan Zeharreko Ikaskuntzako Nazioarteko batzarra antolatu da azaroaren 7, 8 eta 9an. Bi gertakari horiekin, onetsi berri den Lanbide Heziketako III. Euskal Planarekin batera, gure LHko behin betiko diseinua itxi egin da.

Ikasturtea inauguratzeko ekitaldia urriaren 5ean antolatu zen Elgoibarreko Erreminta Makinaren Institutuan (IMH), alegia; LHko erreferentzia nazionaleko Zentroa fabrikazio mekanikoko esparruan eta inguruko enpresekin inbrikatutako eta konprometitutako Lanbide Heziketako nagusiena. Bere inguruko produkzio sarearen premiei erantzunak eskaintzeko gai den zentroaren eredua. Xabier Ortueta jaunak ere ekitaldian hartu zuen parte Erreminta Makinaren Espainiako Elkartearen lehendakari gisa eta bere hitzaldian LH eta enpresaren arteko kolaborazioa goraipatu zuen.

Sailburuak bere hitzaldian (aldizkari honen aurkibidean horri buruzko erreportaje zabala eskaintzen da) azpimarratu zuen LH herrialdeko lehiakortasuneko faktore kritiko bilakatu dela, beraz gobernu politiketako plangintza estrategikoan parte hartzen hasi dela. LHko ezaugarriei dagokienez, zera aipatu zuen:

"LHko txertatutako benetako sistemaz ari gara, Euskadin eraikitzen ari garen sistemak ezabatzen dituelako hasierako prestakuntzaren eta lanbide heziketaren arteko muga artifizialak. Adierazitako sistemak Lanbide Heziketa etengabeko prestakuntza gisa ikusten du, produkzio sistemarekin estu lotzen du, berrikuntza eta gizarte kohesioa aldi berean sustatzen ditu, bikaintasuna modu sistematikoan bilatzen du eta gure nazioarteko proiekzioa lortzeko eta sendotzeko bideak suspertzen ditu. "LH herrialdeko marka delako".

"Bizitzan Zeharreko Ikaskuntzaren" Nazioarteko batzarra Donostiako Kursaal jauregian antolatu zen. Bertan Nazioarteko esparruko hainbat pertsona ospetsuk hartu zuen parte, besteak beste Jaques Delors, Europar Batzordeko presidente ohia. Delors jaunak hitzaldi bat eskaini zuen honako izenburuarekin "Heziketak altxor bat du barne: jakiten ikastea, egiten ikastea, izaten ikastea eta elkarrekin bizitzen ikastea. Zein da altxor honen balioa hura argitaratu eta 15 urte ondoren?"

Bertan zera aipatu zuen: "Gudari ez zaio gudarekin aurre egiten, ezta gorrotoari gorrotoarekin ere, ezin da intolerantziari intolerantzia gehiagorekin aurre egin. Gizona barkatzeko eta etorkizunari begiratzeko gai izan behar da nahita nahiez. Horrek ez du esan nahi ahaztu behar dela, memoria historiaren funtsa baita, baina gorrotoari, gudari eta intolerantziari bakarrik heziketaren bidez egin dakieke aurre. Gizaki guztiek altxor bat dugu, eta hura ezagutu eta aintzat hartarazi behar dugu, horretan datza heziketa".

Batzar honekin Bizitza zeharreko Ikaskuntzari buruzko Legearen Proiektuari behin betiko bultzada eman zaio. Carlos Crespo LH eta etengabeko ikaskuntzaren sailburuordea batzarra aurkezteaz arduratu zen. Lege Proiektua, gizarte eta ekonomia eragileekin kontsultatu ondoren, azkeneko administrazio izapideak gainditzear dago eta Gobernu Kontseiluak ontzat emango du. Azkenik, Eusko Legebiltzarrera bidaliko da bertan ontzat eman dezaten.


Batez bestekoa (0 Botoak)
Batazbesteko balorazioa 0.0 izar, guztira 5.