Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Ekintzaileari laguntzeko zerbitzua Ikaskuntza prozesu adierazgarria

Samuel TRIGUERO ÁLVAREZ Kudeaketa Berrikuntzaren Arloko Koordinatzailea striguero@tknika.net

Ekintzaileari laguntzeko zerbitzua Ikaskuntza prozesu adierazgarria

Proiektuak ekintzailearenak dira, eta horiek eragile desberdinengana jotzen dute laguntza esker eta/edo erabilgarriagoak izan litezkeen laguntza batetara zuzentzeko.

Zalantzarik gabe, urtetik urtera, ekimen ugari abian jarri dira, negozio ideia bat edukita, hura enpresa proiektu bilakatu nahi duten pertsonei laguntzeko helburuarekin, ondoren enpresa errealitate bilakatzeko. Horrela, erakundeen esparrutik, hainbat laguntza diseinatu da: enpresak sortzeari buruzko prestakuntza programetatik hasita, beharrezko hasierako inbertsioari ekin egiteko diru-laguntzetara iritsita, lokalak eta bulegoak eskuratzeko diru-laguntzak (haztegiak eta enpresa zentroak), proiektua garatzeko eta enpresa eratzeko aholkularitza, langileak kontratatzeko diru-laguntzetatik etab. pasatuz.

Laguntza aukera zabal hau bideratzen da ekintzaileei laguntzeko prozesuetan parte hartzen duten eragile desberdinek eskainitako programen bidez (Gobernuak, Diputazioak, Udalak, Garapen Agentziak, Ikastetxeak, Enpresa Zentroak, etab.).

Panorama honek, ordea, zenbait hutsune du (besteak beste):

  1. Aipatutako eragile desberdinen arteko koordinazio eta komunikazio eskasa.
  2. Eragileen artean lehiakortasuna atzematen da.
  3. Ekintzailearen/enpresaburuaren protagonismo eta balorazio sozialeko falta.
  4. Eragileak profesionalizatzeko zailtasunak (ekintzaileari laguntzen dioten pertsonak, ideia bururatzen zaionetik errealitate bilakatzen edo baztertzen duen arte).

Eragileen arteko koordinazio eta komunikazio eskasaren ondorioz, baliabideak eraginkortasunik gabe erabiltzeaz gain, xedeko publikoarengan nahasketa eragiten du (ekintzaileak). Horrenbestez, zailtasunak sortzen dira laguntzen eskaintza identifikatzerakoan eta hura egoki kalibratzerakoan.

Larriagoa izan daiteke eragileen artean atzematen den lehiakortasuna. Era horretan, ekintzaileari dagozkion laguntzen kopurua eta kalitatea murriztu dakioke, inplikatutako eragileek proiektuekiko adierazten duten gehiegizko eta zentzu gutxiko "jabetza senaren" eraginez. Ondorioz, proiektuen helburua galdu egiten da. Hauek bezalako esaldiak: "hauek dira gure proiektuak, …", "hauek dira gure ekintzaileak, …", tamalez ohikoak dira. Argi dago proiektuak ekintzailearenak direla, eta horiek eragile desberdinengana jotzen dutela laguntza eske eta/edo erabilgarriagoak izan litezkeen beste laguntza batetara zuzentzeko.

Ekintzailearen protagonismo eta balorazio ezari dagokionez, batzuetan paradoxikoa da askok ekintzaile izateari buruz hitz egitea, ekintzaileari laguntzeko programak diseinatzea, eta askotan, gehiegietan, ahaztu egiten dutela "ekintzailearen ahotsa" eta dagoeneko abian jarri denaren (enpresaburua) ahotsa. Zalantzarik gabe, bien ikuspegia (ekintzailea - enpresaburua) eta bere lekukoak, ekintzaileekin lotutako ekimen guztietan nagusiagoak izan beharko lirateke.

Baina hurrengo lerroetan gogoeta bat egitea gustatuko litzaidake, aipatutako laugarren hutsuneri buruz: "eragileak profesionalizatzeko zailtasunak". Hain zuzen ere, uste dut hau gai nagusia dela, kontuan hartuta, ideia sortzen denetik enpresa errealitate bilakatu arteko ibilbide transformatzaile horretan ekintzaileei laguntzen dieten pertsonek proiektuan eta ekintzailearengan sortzen duten eragina.

Uste dut puntu hori lagungarria izan daitekeela ekintzailearen laguntza zerbitzua eskaintzeko prozesu gisa ulertzeko. Horrela, prozesu honen barruan, hurrengo faseak identifikatu daitezke:

  • HARRERA: Lehenengo fase honetan, laguntzaren profesionalak ekintzailearen edo ekintzaile-taldearen sarrera erregistratzen du, bere prestakuntza eta esperientzia aztertzen ditu, ordura arte emandako pausuei buruzko informazioa biltzen ditu (egongo balira), eta baita ideiaren garapen maila ere. Ekintzailearen zehaztapena, haren ezaugarriak, bere bizi inguruabarra,... kalibratzen saiatzen da. Azken instantzian, baloratzen du ea laguntza zerbitzua eskaintzeko baldintzak betetzen diren ala ez eta, bi alderdiek lan plan bat jarraitzeko konpromisoa hartzen dute.
  • LAGUNTZA: Hura zerbitzuaren alderdi nagusia da eta, nahiz eta kasu guztietan errepikatzen diren elementuak eduki (ideia zehaztea, ideia enpresa proiektu batean bilakatzea, negozio eredua definitzea, bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea, etab), ekintzaile eta proiektu bakoitzari egokitutako alderdi bereziak eduki beharko ditu (proiektuaren tipologiaren eta konplexutasunaren, sustatzailearen edo talde sustatzailearen ezaugarrien arabera, etab.).
    Hemen, fase honetan, zerbitzua eskaintzen duenak zenbait zeregin garatu behar du, esaterako: gidatu, orientatu, gogoeta eginarazi, konprometitu, animatu, entzun, harremanetan jarri, ikuspegi berriak ireki, ekintzailearekin adostutako lan planaren jarraipen bat egin, erabakiak hartu eta horiek hartzen lagundu, etab. Laburbilduz; laguntza tekniko eta pertsonaleko zerbitzu konplexu bat eskaintzean datza, ekintzaileak bere ideiari buruzko beharrezko informazioa bildu ahal izateko, dagozkion analisiak egiteko eta, ondorioz, ondo oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko. Jo dezakegu, halaber, ikaskuntza prozesu adierazgarritzat. Haren bidez, ekintzaileak bere ideia garatzen eta ekimenei ekin egiten ikasten du.
  • ABIATZEA / BAZTERTZEA: Laguntza prozesua arrakastaz amaitu da, eta horrek hartu beharreko erabaki garrantzitsuenari bide eman behar dio, enpresa sortzea, alegia (abiatze prozesu bat jarraituz) edo, enpresa sortzearen ideia baztertzea (oraingoz behintzat). Bi kasuetan, nabarmendu nahiko nuke laguntza prozesua arrakastatsua izan dela, ekintzaileari oinarritutako erabaki irmoa hartzeko aukera eman diolako. Horrenbestez, "sortutako enpresen kopurua" ohiko adierazlea ezin da, inolaz ere, laguntza zerbitzuaren "ontasuna" kalibratzeko erabilitako bakarra izan.
  • JARRAIPENA: Prozesuaren azken fase hau sustatzaileari laguntzeko zerbitzu desberdinetan gutxien garatutako bat da. Badirudi enpresa eraiki ondoren dena amaitu egiten dela. Jakina; ez da hala, ez ekintzailearentzat une horretan une erabakigarria hasten delako, ezta laguntza zerbitzurako ere, izan ere, sortutako enpresen jarraipen on batetik, eta horrenbestez, haien sustatzaileengandik (orain enpresaburuak dagoeneko), aukera berriak sortu daitezke, zerbitzua eskaintzen jarraitzeko, informazioa biltzeko, arrakasta edo porroteko historiak sortzeko, zalantzarik gabe, ikasten lagunduko diguten lekukoak eta horrenbestez, gure laguntza zerbitzua ebaluatzen, errebisatzen eta hobetzen lagunduko digutena.
    Deskribatutako laguntza prozesuak, zerbitzu konplexu bat eskaintzen duen prozesua delako, hura eskainiko duten pertsona egokiak eta gaitasun handikoak hautatu behar ditu, hau da, jarduera hau profesionalizatu behar dugu, eta ez dugu ahaztu behar prestakuntza ekonomikoa eta enpresariala ez dela nahikoa, baizik eta zerbitzuaren harremanen alderdiari dagozkion gaitasunak ere beharrezkoak izango direla (entzutea, motibatzea, enpatia, asertibotasuna, etab.). Hori dela eta, arreta gehiago eman behar genioke ekintzaileari laguntzen dioten pertsonen gaitasunak garatzeko jardueren diseinuari, beti ere eskaini beharreko zerbitzuaren analisi arretatsua abiapuntu hartuta. Horren aldeko erronka oso garrantzitsua da.


"Jarraitu gosetiak.
Jarraitu arriskatzen"
Steve Jobs


Batez bestekoa (0 Botoak)
Batazbesteko balorazioa 0.0 izar, guztira 5.