Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

EJE ekintzaileek Barriako Aterpean "kanpatu" dute - 2011

Rafael Balparda EJE programaren irakaslea

EJE ekintzaileek Barriako Aterpean "kanpatu" dute - 2011

Arreta ematen duen lehenengo gauza bertaratutako ikasle eta irakasle anitzak ikustea da, sorkuntzarekiko eta kooperatibaren martxa onarekiko konpromisoa adieraziz, eremu akademiko hutsetik haratago eginez.

Irailaren 30 eta urriaren 1eko asteburuan, Barriako Aterpe – Monasterioan enpresa kanpamendu bat antolatu zen EJE kooperatiben sustatzaileentzako. Azken horiek, urtetik urtera, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleek sortuak, bultzatuak eta kudeatuak dira, TKNIKAtik koordinatuta.

EJE programaren arduradunengandik sortu zen aipatutako jarduera antolatzeko ekimena (geletako esparrua gainditu duena), iazko ikasturtean egindako gogoeta estrategiko baten emaitza gisa. Hark, hobekuntza gisa, prestakuntza jarduerak, tailerrak eta outdoor training dinamikak egitera proposatu zuen, etorkizuneko ekintzaileei zuzenduta. Hala ere, irakasle eta dinamizatzaile ugarik jarduera horietan ere hartu zuten parte.

Goizeko lehenengo ordu fresko baino eguzkitsua Barriako monasterio zaharraren inguruetan, gaur egun foru aterpe bilakatuta. Eguna zoragarria eta ingurua ezin hobea da, txoriek eta iristen ari diren ikasleen autobusek bakarrik apurtzen dute monasterioaren sarreran dagoen lasaitasuna.

Arreta ematen duen lehenengo gauza bertaratutako ikasle eta irakasle anitzak ikustea da, sorkuntzarekiko eta kooperatibaren martxa onarekiko konpromisoa adieraziz, eremu akademiko hutsetik haratago eginez. Gure gazteen pasibotasunaz eta apatiaz hitz egiten duten leku komunen aurrean, hortxe zeuden ehun gazte inguru euren aste burua alde batera utzita eta, ziur aski, lagunekin, bikoteekin ateratzeari edo hondartzan igarotzeko asteburu bikain bati uko eginez. Elkar bizitzako jardunaldi honek EJE enpresaren martxa onari egin diezaiokeen ekarrerari ilusioz eta alaitasunez aurre eginez.

Autobusetik jaisten doaz adi-adi eta beste ikastetxeetako eta beste probintzietako ikasleak ezagutzen dituzte. Horiekin, laster kolaboratuko dira, produktu eta esperientziak elkarrekin trukatuko dituzte eta urtetik urtera klasean ikasgai baterako markatutako itxaropenen kopurua eta kalitatea gainditzen dituen merkatu batean lehiatuko dira.

Aurkezpen bilera baten ondoren, laster antolatutako jardueren programa hasiko da. Bertan honako hauek jorratuko dira: prestakuntza saioak, gaitasun pertsonalak, enpresakoak eta zeharkakoak garatzeko talde dinamikak. Une oro bai ikasleak eta bai irakasleak inplikatuta, motibatuta daude, parte-hartzeko gogoz. Harrigarria da gaian adituak diren talde batek proposatutako jardueretan zein azkar eta zein gogotsu hartzen ari diren parte. Lan talde eraginkor bat lortzeko eginkizunen garrantziaren buruzko gogoeta batetik, Outdoor training jardueretara igarotzen da kirol instalazioetan. Bertan erabakiak hartu zituzten, ekimena jorratu zuten, buruzagitza ariketak eta komunikazio gaitasunak landu zituzten.

Kanpoko edo estalkirik gabeko ia jarduera guztiek gogoeta garrantzitsua eragin zuten. Horiek Ekimen-jardueran hain funtsezkoak diren auzien aurrean jarri zituzten, esaterako, Zergatik egiten dut? Nola lortuko dut? Zerk motibatzen zaitu? Non bila ditzaket nire baliabideak?...

Nabarmendu beharreko beste alderdi bat proiektuaren sustatzaileen eta dinamizatzaileen arteko elkar bizitza bikaina eta emankorra izan da. Zalantzarik gabe, oso ohikoak ez diren mota honetako testuinguruetan, oso interesgarria da elkar bizitzan eta kolaborazioan lortzen diren emaitza onak behatzea, ohiko eszenatokietatik kanpo, irakasleen eta ikasleen artean. Gelan aurretik definitutako rolak apurtzen eta gainditzen dira, eta ondoren guztion eta guztiok guztiengandik ikasten duten proiektu baten osagarrizko pieza bilakatzen dira. Argi dago harremanek dimentsio berria hartzen dutela, eta horiek, zalantzarik gabe, bultzada bat eman diezaiokete gelan beharrezkoa den lankidetzari, enpresa behar bezala abiatzeko. Hori guztia argi geratu zen laneko unetan, baina baita otorduetan, paseoetan eta aisialdiko garaietan ere, ekintzaileek eta dinamizatzaileek gunea naturaltasunez eta giro onekin konpartitzen zutenean.

Oso positiboa izan zen aurreko ikasturtetan esperientzia bizi eta gaur egun uneko krisialdiko uneak, ideia berriak eta proiektu berriak sortzeko aukera ezin hobetzat jo dituzten ekintzaileen bisita. "Hasiberriek" harrera ezin hobea eman zieten eta esperientziak eta aholkuren bat konpartitu zuten.

Laburbilduz, esperientzia desberdina, berritzailea eta oso harrera onarekin EJE ekintzaileen eta haiei dagozkien irakasleen – dinamizatzaileen aldetik. Badakigu entzuten denaren %20 ikasten dela, ikusten dugunaren %50 eta egiten dugunaren %80, horregatik, ikaslea EGITERA behartzen duten mota honetako irakaskuntza metodologiek (bai enpresa bat sortzea edo bai Outdoor Training jardueretan parte hartzea) kontrastatutako hainbat onura dakarte, besteak beste:

  • Taldeko kide izatea suspertzen du eta enpresaren bazkideen arteko konfiantza areagotzen du.
  • Parte-hartzaileen zeharkako gaitasun guztiak sustatzen ditu, hau da: buruzagitza, pertsonen arteko komunikazioa, ekimena, erabakiak hartzea, arazoak ebaztea.
  • Konpromiso eta inplikazio sentimendua sortzen du enpresaren helburuekiko.
  • Porrotarekiko eta estresarekiko erresistentzia areagotzen du.
  • Presio edo aldaketa egoeretan erreakzionatzeko gaitasuna hobetzen du.

Larunbatean, agurraren bazkariaren ondoren, ikasleen eta irakasleen aurpegiek bizi izandako esperientziarekin guztiz asebete zeudela adierazten zuten, bai landutako eta laguntza gisa erabiliko dituzten teknikengatik eta erremintengatik, euren enpresa ibilbidean ez ezik, baizik eta euren bizitzaren proiektuan ere. Eta baita ere erronkak, mahaia eta etxea beste ikastetxeetako ikasleekin konpartitzearen esperientzia handiarengatik. Horiei esker EJEn erlazionatuko dira eta esperientzia honengatik ez balitz, ez zuten inoiz elkar ezagutzeko aukera edukiko. Ziur aski hori guztia harreman enpresarial eta akademiko berrietan islatuko da, ikasleen zein irakasleen artean, eta azkenean, gizarte osoari horren onura ekarriko diote, enpresaburu gazte hauen ekarpenaren bidez.


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900