Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Hezkuntza Marketinari buruzko BBPP

Samuel TRIGUERO ÁLVAREZ Kudeaketa Berrikuntzaren Saileko Koordinatzailea

Juan Ramón Errasti Garmendia Kudeaketa Berrikuntzaren Saileko Dinamizatzailea

Jardunaldiak egiten jakitearen ekintza marketin kudeaketan konpartituz

Tknika buruzagi duen eta Lanbide Heziketako 24 Ikastetxeren parte-hartzea barne hartzen duen (publikoak zein hitzartutakoak) Hezkuntza Marketineko proiektuak ekimen berriak zabaltzen jarraitzen du honako helburuarekin: ikastetxeen marketin kudeaketa hobetzea eta ikaskuntza erraztea kudeaketa esparru garrantzitsu honekin lotutako jarduerak garatzen dituzten pertsona guztien artean.

Horrela, AZL langileentzako, irakasleentzako eta zuzendaritza taldeen kideentzako garatutako marketin arloko prestakuntza-jarduerari bestelako tresnak eta ekimenak erantsi zaizkio, besteak beste: hezkuntza marketinari buruzko eskuliburua osatzea, marketina Ikastetxeetan zabaltzeko planen garapena, hezkuntza marketineko praktikaren erkidegoa sortzea (Marketin Gunea), hezkuntza marketin CoP eskuliburua osatzea (aurtengoaren amaieran aurkeztuko da) eta, antolatu berri diren hezkuntza marketinari buruzko praktika onen jardunaldiak. Azken ekimen horri dagokionez, urriaren 28an, praktika onen lehenengo jardunaldia antolatu zen, ARMERIA ESKOLAn. Bertan aipatutako ikastetxeko marketin arduradunek marketin plangintzari buruzko euren ikuspegia azaldu zuten. 27 lagun jardunaldian bertaratu ziren,
15 ikastetxeren ordez.

Tknika-tik, Iñaki Ciarán, José Miguel Fernández, Juan Carlos Molinero eta José Luís Novoa jaunei eskerrak eman behar dizkiegu euren harrera adeitsuarengatik eta, jakina, ikastetxeko marketin arloan garatutako lanarengatik eta gurekin konpartitzerakoan adierazitako eskuzabaltasunarengatik. Jarraitzeko moduko eredua!


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900