Transferentzia jardunaldia Automobilaren hibridazioa: ADA 307 Maketa didaktikoa
Jon Labaka Teknologia Arloko Dinamizatzailea
Transferentzia jardunaldia Automobilaren hibridazioa: ADA 307 Maketa didaktikoa
Pasaden Irailak 29an, Automobilaren hibridazioaren inguruko transferentzi jardunaldi bat ospatu zen Tknikan, zehazki ADA 307 maketa didaktikoaren inguruko ikastaroa eman zen.
Tknikan garatzen den "Motore Hibridoak" proiektuaren helburuetako bat ibilgailu hibridoen ikasketarako ekipamendu didaktiko bat diseinatzea eta garatzea izan da. Lan horretan ibili dira proiektuko kide diren Gaizka Lazarobaster, José Luís Pérez eta Joseba Beristain, Alecop enpresarekin batera, eta, ADA 307 maketa didaktikoan gauzatu da.
Ikastaroa Automozio familiko irakaslegoari zuzendurik zegoen, eta bertan Euskal Autonomia Erkidegoko 12 ikastetxeetako 19 irakasleek parte hartu zuten. Lehenengo zatian ibilgailu hibridoen inguruko kontzeptuak azaldu ziren eta maketa didaktikoaren aurkezpena egin zen. Ondoren maketarekin egin daitezkeen praktika ezberdinak aztertu eta egin ziren. Bukatzeko, ikastetxe publiko bakoitzak bere maketa, softwara eta manuala jaso zituen, kurtso honetan erabiltzeko prest dauden materialeak.
Proiektuko ondorengo helburua Toyota Prius bat didaktifikatzea da, eta honen inguruan ere transferentzia jardunaldia bat izango dugu Tknikan kurtso bukaeran.