ZERGATIK BERRIKUNTZAK HUTS EGITEN DU ERAKUNDEETAN? ERANTZUNA HITZ BAKAR BATEAN LABURTU DAITEKE: Kultura
Alferrik hitz egingo dugu ideia berrien garrantziaz horiei arreta jartzen ez bazaie erakundearen txokoren batean sortzen direnean.
Ideia berrien aldeko grinatik haratago eginez, zuzendarien gunea berrikuntzaren kultura garatzean oinarritu behar da. Noizean behin zerbait berritzeak urtebeteko edo zenbait urteko emaitza onak eragin ditzake, baina denboran zehar balio iraunkorra haztea bermatzeko, etengabeko berrikuntza nahitaezkoa da. Azken hura berrikuntzaren kulturan oinarrituz lortu daiteke soilik.
Erakunde baten kultura ez da prentsa oharretan edo urteko memorian idatzitako hitza, baizik eta egunerokotasuna da, langileek sentitzen dutena, zuzendariek igortzen dutena, eta, garrantzitsuena; enpresa baten eragiteko modua definitzen duten portaeren multzoa. Zertarako hitz egingo dute gardentasunari buruz prentsaurrekoetan zuzendariek laguntzaileei informazioa ezkutatzen badiete? Gauza bera gertatzen da kultura berritzailearekin. Alferrik hitz egingo dugu ideia berrien garrantziaz horiei arreta jartzen ez bazaie erakundearen txokoren batean sortzen direnean.
Unibertsitate campus bat dirudien bulego bat eraikitzeak edo bulegoetan sofak ipintzeak giro berritzaile bat sortzeko balio du, baina ez da horregatik kultura berritzailerik sortuko. Google ez da enpresa berritzailea bere bulegoetan txirristak izateagatik, baizik eta bere buruzagiengatik. Kultura zuzendaritzatik abiatzen da, baina ez hitzekin, ekintzekin baizik.
Apple, Toyota edo Google bezalako konpainiek kultura hau sortu dute eta denetan ezaugarri berdina errepikatzen da: berrikuntza sustatzeko baliabideak eta baita berrikuntzarekiko hartutako konpromisoa ere zuzendaritzaren maila gorenetik sortu dira. Beheko taulan kultura berritzailea definitzen duten ezaugarriak adierazten dira. Hura lortu duten erakundeek norabide guztietan berritzen dute. Aurrerapenak, aldaketa inkrementalak, produktu berriak, zerbitzu berriak eta, baita, negozioak egiteko guztiz desberdinak diren erak konpainiaren edozein aldetik sortzen dira.
Hala ere, benetako proba erregulartasuna da. Zein maiztasunarekin sortzen dira ideia, kontzeptu, produktu edo zerbitzu berriak enpresa baten barnean? Kultura berritzaile bat baldin badago, horiek etengabe sortzen dira. Langileen barne eztabaida berrikuntzari dagokio eta ideia berriak sortzen dira edozein solasalditan, hari buruzko gaia edozein izanda ere.
Enpresa batean hauxe gertatzen bada, ziur aski ez da hurrengo Apple edo Google izango, baina berrikuntzak bere kultura zipriztinduko du eta arrakasta lortzeko aukerak ugarituko dira.
Berrikuntza kulturaren taula
| Statu quo kultura Cultura del statu quo | Berrikuntzaren kultura Cultura de la innovación |
| 1. Aurreikustea 1. Previsibilidad | 1. Ez aurreikustea 1. Imprevisibilidad |
| 2. Egonkortasuna lortzen saiatu 2. Trata de conseguir estabilidad | 2. Nobedadea lortzen saiatzea 2. Trata de conseguir novedad |
| 3. Funtsezko eskumenean murgiltzea 3. Se centra en competencia esencial | 3. Eskumen periferikoan murgiltzea 3. Se centra en competencia periférica |
| 4. Arrakasta tasa altua 4. Elevada tasa de éxito | 4. Porrot tasa altua 4. Elevada tasa de fracaso |
| 5. Erakundearen hierarkia sendotzea 5. Refuerza la jerarquía organizativa | 5. Antolaketa sareak sendotzea 5. Refuerza las redes organizativas |
| 6. Hierarkiaren beldur izatea 6. Tiene miedo de la jerarquía | 6. Sorkuntza tentsioan murgiltzea 6. Se centra en la tensión creativa |
| 7. Ezustekoak saihestea 7. Evita las sorpresas | 7. Ezustekoak onartzea 7. Acepta las sorpresas |
| 8. Barne ezagutzan murgiltzea 8. Se centra en el conocimiento interno | 8. Barne eta kanpo ezaguerak konbinatzea 8. Combina conocimiento interno y externo |
| 9. Berarekin elkarrekin bizitzea erraz izatea 9. Es fácil convivir con ella | 9. Berarekin elkarrekin bizitzea zaila izatea 9. Es difícil convivir con ella |
| 10. Politika korporatiboa 10. Política corporativa | 10. Sariak aldatzea 10. Cambia las recompensas |
| 11. Estandarizazioaren bidezko eraginkortasuna 11. Eficiencia mediante la estandarización | 11. Berrikuntzaren bidezko eraginkortasuna 11. Eficiencia mediante la innovación |
| 12. Statu quo zabaltzea 12. Amplía el statu quo | 12. Statu quo uztea 12. Abandonar el statu quo |
| 13. Aldaketa saihestea 13. Evita el cambio | 13. Aldaketa onestea 13. Acepta el cambio |
| 14. Egonkortasuna neurtzea 14. Mide la estabilidad | 14. Berrikuntza neurtzea 14. Mide la innovación |
| 15. Duden kudeaketa ereduak baieztatzeko datuak bilatzea 15. Busca datos para confirmar los modelos de gestión existentes | 15. Dauden kudeaketa ereduak ezeztatzeko datuak bilatzea 15. Busca datos para contradecir los modelos de gestión existentes |
| 16. Zalantza bilatzea 16. Busca la certidumbre | 16. Anbiguotasuna onartzea 16. Acepta la ambigüedad |
| Statu quo Kultura Berrikuntzaren Kultura Taula: Berrikuntzaren kultura sortzea Iturria: Creating the Innovation Culture: Geniuses, Champions, and Leaders, Innovation Labs. | Cultura del statu quo Cultura de la innovación Tabla: Crear la cultura de la innovación Fuente: Creating the Innovation Culture: Geniuses, Champions, and Leaders, Innovation Labs. |