Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Mahara euskaraz komunitatea

Gaizka Bilbao Prestakuntzarako E-erreminten dinamizatzailea gbilbao@tknika.net

Mahara euskaraz Komunitatea

Urriaren 21ean Gasteizen Moodlemoot Euskadi jardunaldia antolatu zen, HABEren eskutik. Esparru honetan, Mondragon Unibertsitateko, Santurtziko Udal Euskaltegiko, Tknika eta Axular Lizeoko kideek Mahara euskaraz sortu berria den komunitatean orain arte burututako lanaren berri eman zuten.

Komunitatearen lana hiru ardatzetan murgildu da:

  • Mahara aplikazioa eta laguntza dokumentuak euskaraz itzultzea.
  • Erabiltzailearen eskuliburuak euskaraz egitea.
  • Gelan erabiltzeko esperientziak abian jartzea.

TKNIKAtik aditzera eman dira Kike Munerol-ek Indautxuko Kimika eta Elektronika Eskolan eta Juan Karlos Álvarez-ek Zaraobe BHIn garatutako esperientzia pilotuak.

Moodle irakasleak zuzenduriko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan murgiltzen da, Mahara, berriz, ikasleengan zentratzen da eta hainbat erreminta eskaintzen die (porfolio, sare sozial, blog), era autonomoan lan egin ahal izateko. Bi ikuspegi horiek elkarrekiko osagarri dira eta bi aplikazioen arteko integrazioak ikasleari pixkanaka autonomia ematen dioten prozesuak ezartzeko aukera ematen du.

Norabide horretan aurrera pausuak ematera eta erabiltzaileen komunitate honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900