Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Mobile Performance Support System

Mikel Meoki Izagirre Negozio Garapeneko Ingeniaria Marque 21 S.L. enpresan

Prestakuntza, beharrezkoa eta beharrezko lekuan eta unean bertan

Marque www.marque.es Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien enpresa bat da. Bezeroei ideia eta teknologia berritzaileak aplikatzen laguntzen diegu. Marque MPSS sistema bati buruzko I+G+b arloko proiektu baten buruzagia da (Mobile Performance Support System).

Iñaki aurretik inoiz ikusi ez duen telefonogune berri batean intzidentzia bat konpontzera doa. Bertara iristerakoan, lan mugikorretan exekutatzeko (MPSS) euskarri sistema aktibatu du, burutu beharreko lanak gomendioak ematen has dadin. Buru gaineko pantailak eman beharreko urratsak eta telefonoguneko plano elektrikoa ikusteko aukera ematen dio. Amaiarekin bideo-dei bat egin du ere, (eredu honetako espezialista), zalantzak argitzeko eta haren konponketa egiaztatzeko.

Zientzia-fikzioa? Egia esanda, ez: mota honetako soluzioak pixkanaka agertzen ari dira merkatuan, egokitu beharreko lan metodologien eta prozesuen etengabeko aldaketari aurre egin ahal izateko. Artikulu honetan azalduko dugu premia berri hauek asebetetzeko, sortu den hezkuntza arlo berri bat.

Ikaskuntzaren prozesu klasikoak prestakuntza aldi luze baterantz zuzenduriko joera dauka, zeregin edo lan bat burutzeko erabat prest egon baino lehen. Landuko den ingurua sakon ezagutu behar da nahita nahiez, eta baita lan prozesuak ezagutzeko praktika anitz burutu ere.

EPSS sistemek (Electronic Performance Support System) edo zeregina exekutatzeko euskarriko sistema elektronikoek, berriz, langileei, unean eta lekuan bertan informazio eta prestakuntza zehatza ematea dute xede, hau da, lan inguruan, lanari ekin baino lehen (edo ekin egiten ari zaionean).

Horri sistemaren mugikortasuna eransten badiogu, hau da, EPSS edozein lekutik eskuragarri dagoela, MPSS sistemaz hitz egiten ari gara (Mobile Performance Support System).

MPSS sistemak guztiz egiten du bat lan baldintzak (ekipoak, eskuliburuak, segurtasuna, ...) eta lan prozesuak ugariak edo denboran zehar sarritan aldatzen diren lan inguru batean, horiek guztiak memoriaz ikasteko zailak direlako. Lanaren helburua izan daiteke trebetasun orokorrak bereganatzea eta MPSS baten bidez burutu beharreko zereginari buruzko informazioa/prestakuntza lortzea.
Sistema hauek urrutiko teknikoekin komunikatzeko erremintak barne eraman ditzakete, operadoreak menperatzen ez duen arloan euskarria eskaintzeko. Telefono dei hutsetik bideo-konferentzia bateraino izan daitezke. Bideo-konferentziei esker, urrutiko teknikoak bere ordenagailuaren pantailan ikus dezake langileak une horretan bertan kasko barneko kameren bidez ikusten ari dena eta era horretan, euskarria eskaini diezaioke inguruari eta arazoei buruzko informazio guztiarekin.

MPSS sistemen abantaila nagusia kostuak murriztean datza. Hori lortzen dugu hainbat bideren bidez:

  • Langileari gaikuntza eta prestakuntza eraginkorragoa eskaintzen zaio. Lekuan eta unean bertan emandako informazio pilulei esker, prestakuntza prozesu klasiko luzeen zati bat aurreztu daiteke.
  • Euskarri denbora murrizten da. Mantenu inguruetan, sistema hauei esker, eragindako arazoak azkarrago konpondu daitezke.
  • Espezialista gutxiago lekualdatzen dira. MPSS sistemei esker, adituak prozedurak sisteman irauli ditzake eta langileak urrutitik monitorizatu eta aholkuak eman diezaieke.

MPSS sistema batekin lotutako teknologiak

Mota honetako sistemak modu egokiak integratutako teknologia berrien metaketa bat da, landa-langileak sistemarekin elkarrekin aritu ahal izateko era eraginkorrean eta erabilgarrian. Hauek dira osagai teknologiko kritikoenak.

Merkatuan existitzen diren gailu mugikorrak edo smartphone-ak gero eta sendoagoak dira eta inguruko gailuekin komunikatzeko dituzten teknologiak gero eta hobeak dira, beraz, kamerak, display-ak edo beste motatako interfazeak eransteko aukera ematen digute. Gailu hauen komunikazio izaerari esker (3G, Wifi) MPSS sistemetan integratu daitezke.

Murgildutako sistemak (ordenagailu txikiak) smartphone-ak bezalako kontsumo elektronikako aurkako lan inguruetarako soluzioa dira. Rugged bertsioak edo babestutakoak kolpeen eta zikinkeriaren aurkako karkasekin datoz eta horiei esker elektronikarako muturreko inguruetan erabil daitezke.

Head Mounted Displays, edo buru gainean muntatutako pantailak gero eta nagusiagoak dira. Jatorriz, sektore militarrerako sortu ziren, baina horiek egiten dituzten konpainiek industria sektorerantz biraketa eman dute eta gero eta erabilgarriagoak eta merkeagoak diren gailuak sortzen hasi dira. Begi gertuko pantailak dira, horiek inguruaren ikuspegiari oztopatu gabe, informazio mota oro hornitu dezakete. HMDren abantaila handiena (Head Mounted Display) MPSS sistemarekin elkarrekin aritu daitekeela da (Mobile Performance Support System) langileak eskuak libre eta inguruaren ikuspegi ona dituen bitartean.

Hezkuntza sektorerako ondorioak

Artikuluaren hasieran esandakoaren arabera, lan inguru berrietan eskaera berriak sortzen ari dira, besteak beste; langileen gaitasunak eta ezaguerak etengabe berrerabiltzea eta erronka berriei aurre egiteko euren malgutasuna. Ondorioz, uste dugu hezkuntza ere horri dagokion erantzuna ematen ari dela, eta edukiak irakasteko dinamika zaharretatik irakaskuntza ildo berrietara migratzen ari dela; gaitasun generikoen trebakuntzan oinarrituta, esaterako: teknologia berrien erabilera, talde-lana eta erabakiak hartzeko gaitasuna zalantzazko inguruetan. MPSS sistemak premia horien zuzeneko ondorioa dira eta ziur gaude gertuko etorkizun batean horiek nahitaezkoak izango direla. Eta auskalo, agian Lanbide Heziketako irakasleak MPSS batean oinarritu beharko dira hezkuntzaren aldaketa honen aurrean.


Inprimatu
Batez bestekoa (2 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900