Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Eleanitza aukera bat?

Agustin Agirre PRESTAKUNTZA ARLOKO KOORDINATZAILEA aagirre@tknika.net

Eleanitza aukera bat?

Baliabide materialak bilatzearen gure helburu nagusiak garrantzia galdu zuen eta geure buruei galdetzen hasi genien ea nola landu genitzakeen proiektu desberdinak gure bazkide berriekin.

"Laneko bi urte ziurtatu ahal izateko ekin genion hura egunero atseginarazten gaituen eta asebetetze pertsonala ematen digun zerbait bilakatu da". Horrela definitzen dugu proiektu eleanitzean izandako esperientzia.

Bidaia hau prestakuntzarekin hasi zen, ingelesa ikasteko bi eguneko liberazioa, saihestu ezineko aukera aparta. Aukera hori lan neketsua da, eta behin eta berriro galdetzen diozu zeure buruari egiten ari zaren esfortzua alferrikakoa den ala ez: etxeko lanak, off ahotsa egitea elkarrizketetan, gelako aurkezpenak (entzuleen aurrean entsegua egin ondoren etxean, edo ispiluan), … gehi ingeleseko klasea emateko beharrezko materialak prestatzea.

Nondik hasiko gara? Irakasle orok hasieran egiten duen galdera da. Gertuko erreferentziarik ez geneukanez, beste herrialdeetako ikastetxeekin jarri ginen harremanetan. Lanbide Heziketako Ikastetxeen zerrendak bilatu genituen eta horiei emailak idatzi genizkien, etwinning bezalako plataformetan erregistratu ginen. Azken horretan, lehen hezkuntzatik goi mailako ikastetxera arteko irakasleak aurkitu ditzakezu. Ikasi genuen lehen hezkuntzako ikastetxe baten ondoan bigarren hezkuntzakoak eta Lanbide Heziketakoak daudela. Era soil horretan beste herrialdeetako irakasleekin harremanetan jarri ginen. Baliabide materialak bilatzearen gure helburu nagusiak garrantzia galdu zuen eta geure buruei galdetzen hasi genien ea nola landu genitzakeen proiektu desberdinak gure bazkide berriekin.

Baliabide batzuk genituen, garatzeko proiektu berrietarako bazkideak genituen, baina ikaslerik ez. Une horretan ikastetxearen laguntza inoiz baino gehiago behar genuen ekin egindako ekimenarekin jarraitzeko. Ikasleentzat aukera berria eta ezezaguna zen, beraz horretan matrikulatzera animatu behar zitzaien. Gure ilusioa igortzen saiatu ginen, esperientzia berri horri ekin egiteko genuen beldurra alde batera utzita.

Lehenengo urtean hainbat proiektu eta jarduera burutu genuen ikastetxe desberdinekin, modu birtualean zein lekuan bertan.

  • "Sustanaible Sea", Polonia, Alemania, Frantzia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Greziako ikastetxeekin. Bertan, gune birtual batean gaiarekin lotutako dokumentuak sortzen ziren nazioarteko taldeetan.
  • "All teachers work together"; gune birtual honetan lan metodologiei buruzko iritziak elkar trukatzen ziren.
  • "Teacher's diary", irakasleen kezkez eta motibazioez hitz egiteko gune birtual bat.
  • Pragako simulatutako enpresen azokaren bisita, bertan, ikasleek gelan bereganatutako merkataritza ezagueran praktikan jarri zituzten.

Hasiera horiek eta ikasleen feedback kontuan hartuta, gaur egun Europako proiektuak lantzen ari gara. Proiektu hauekin ikasleek gelan eta inguru birtualean egiten dute lan, eta beste herrialdeak ezagutzeko aukera badute ere. Ikasleentzat eta irakasleentzat beste eragingarri bat da, ikasleek positiboki erantzun baitute eta proiektuak burutzeko gai baitira.

Hasi zenetik, gure ikasleek hainbat herrialdeko ikastetxeak ezagutzeko eta horietara bidaiatzeko aukera izan dute, besteak beste: Danimarka, Norvegia, Belfast, Kroazia, Alemania, Txekiar Errepublika, Polonia, Eslovenia, Suitza, eta barne hartu ahal izango ditugun horiek guztiak.

Irakasle gisa aparteko lana da, baina erantzuna esker onekoa da eta horrekin jarraitzera animatzen zaitu.

Bestalde, datuen arabera, ikus daiteke proiektu eleanitzean parte hartzen duten eragile guztiek gero eta interes handiagoa dutela ikastetxeak, irakasleak eta ikasleak.

Historiari so eginez, esan dezakegu proiektu eleanitza 2004. urtean sortu zela irakasleak gaitzeko helburu nagusiarekin, euren irakasgaia hirugarren atzerriko hizkuntz batean irakatsi ahal izateko.

Jarduera ekonomikoa nazioartera ateratzeko beharraren eraginez eta enpresek inguru honetan egokitzeko eta lehiakor izateko dituzten premien eraginez, langileek prestakuntza egokia jaso behar dute eta bertan hizkuntz gaitasuna nahitaezkoa da.

Irakasleen prestakuntza bere emaitzak 2007. urtean ematen hasi zen. Bertan, atzerriko hizkuntzan partzialki eskaintzen ziren lehenengo prestakuntza zikloak sortzen hasi ziren, Tartanga GLHBI ikastetxeetan, "Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa" zikloarekin.

Gaur egun, 2011-2012 ikasturtean, 18 ikastetxek aukera eleanitza eskaintzen dute EAEn. Aukera-sorta oso zabala da, ikus daitekeen bezala:

Irakasleek atzemandako premiei esker, 2010-2011 ikasturtean, "elebasque" plataforma sortu ahal izan zen. Haren xedea gune birtual bat ezartzea zen, bai ezaguerak eta esperientziak eta bai proiektu eleanitzean parte hartzen duten irakasleek sortutako material didaktikoak aprobetxatu ahal izateko. Gune horretan, zalantzak argitu daitezke, baliabide didaktikoak aurkitu edo igo hizkuntza desberdinetan eta espezialitateen arabera, berriak eta esteka interesgarriak ikusi, laguntza jaso atzerrian kolaboratzaileak aurkitzerakoan, etab., baina beti ere hizkuntza desberdinak gelaren lanetan barne hartzearen ikuspegiaren arabera.

Aurtengo 2011/2012 ikasturtean, kide berriak ELEBASQUE plataforman hartzea sustatzeaz gain, eta horien artean komunikatzeko baliabide gisa erabiltzeaz gain, lan taldean prestakuntza zikloen arabera sortzeko dinamikak ezarri nahi dira. Sortu den lehenengo lan taldea Administrazio eta Finantzak arloan egin da eta Tartanga eta Zubiri-Manteo ikastetxeek osatuta dago.

Ekitaldi honetarako ezarritako beste helburu bat ikasleek osatzen dituzten ziklo desberdinak baloratzea da. Feedback hau oso garrantzitsua da proiektua etengabeko hobetu ahal izateko.

IKASTETXEA HEZIKETA-ZIKLOA
ARABA
IEFPS MENDIZABALA Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa Realización de audiovisuales y espectáculos
BIZKAIA
IEFPS TARTANGA Plataforma anitzeko aplikazioen garapena Desarrollo de aplicaciones multiplataforma
Administrazioa eta finantzak Administración y finanzas
Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa Realización de audiovisuales y espectáculos
IEFPS ELORRIETA-ERREKAMARI Sareko sistema informatikoen administrazioa Administración de Sistemas informáticos en red
IES ESKURTZE Haur hezkuntza Educación Infantil
IES GERNIKA Haur hezkuntza Educación Infantil
GIPUZKOA
IEFPS TOLOSALDEA Sareko sistema informatikoen administrazioa Administración de Sistemas Informáticos en red
Instalazio elektrikoak eta automatikoak Instalaciones eléctricas y automáticas
IES (IIT) MAKINA ERREMINTA Fabrikazio mekanikoko diseinua Diseño en Fabricación mecánica
IEFPS BIDASOA Hirigintza proiektuen eta eragiketa topografikoen garapena Desarrollo de proyectos urbanísticos y operaciones topográficas
IES ZUBIRI-MANTEO Administrazioa eta Finantzak Administración y Finanzas

 


Batez bestekoa (1 Bozkatu)
Batazbesteko balorazioa 5.0 izar, guztira 5.