 Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN |
Euskadira 4,5 milioi iritsi dira Berrikuntza proiektuak garatzeko
Euskadira 4,5 milioi iritsi dira Berrikuntza proiektuak garatzeko
Apirilaren 5ean, Hezkuntza Ministerioak ebazpen bat argitaratu zuen. Beraren bidez, deialdi bat egin zuen, Lanbide Heziketan, berrikuntza aplikatuko eta ezaguera transferentziako proiektuak burutzeko diru-laguntzak emateko. Aipatutako deialdia aurreneko aldiz argitaratu zen, eta kontuan hartzeko zenbateko batekin, alegia: 33 milioi euro inguru, beraz, ikastetxe asko mobilizatu zituen. Tknika-tik uste dugu aipatutako deialdia oso egokia izan litekeela dagoeneko burutu diren proiektuen emaitzak transferitzeko, horiek, beste erkidegoekin kolaborazioan, hobetu eta hedatu litezkeelako. Ideia horrekin, LHko Ikastetxeei gure kolaborazioa eskaini genien.
Ikastetxeak proposamen ugariak prestatzeko buru-belarri lanean aritu ziren, oso esparru desberdinetan eta bazkide anitzekin, eta hori guztia oso denbora epe laburrean. Inguruabar horiek ez zuten uzten eskaeren kopurua, zenbatekoak edo horiek arrakasta lortzeko aukerak argi eta garbi ikusten, urriaren 21ean deialdiaren ebazpena argitaratu zen arte. Tknika-tik deialdiaren ebazpena sakon aztertu eta guztiekin konpartitu nahi izan dugu.
Lehenengo analisi batean proiektuen kopurua baloratuko dugu. Guztira, berrikuntzako 167 proiektu ontzat eman dira eta horietako %40ean Euskadiko ordezkariak daude, oso % altua, alegia. Horrez gain, proiektuen sustatzailea kontuan hartuta, ikusi dugu Euskadik parte hartu duen 67 proiektuetatik, guk 31 sustatu ditugula. Azken datu horrek proaktibitatea aditzera ematen du, eskaeren buruzagia izateari dagokionez.
Bigarren analisi batean inpaktu ekonomikoa baloratuko dugu. Emandako 33.865.000,00 €-etatik 32.736.233,76 € proiektuei dagozkie eta zenbateko horretatik, 4.498.072 € (%13,74) Euskadiko eragileei. Mugikortasuneko proiektuei dagokienez, 1.128.766,24 € eman dira, eta zehazki, Euskadiri 37.601,19 € eman zaizkio (%3,33).
Hirugarren analisi batean Tknika-k deialdian izandako parte-hartzea baloratu nahi izan dugu. Hala ere, Tknika-k proiektu batean bakarrik parte hartu du zuzenean eta hura izan da puntuazio handiena lortu duen proiektua, 27 puntu, hain zuzen ere. Baina, Tknika-tik ikastetxeei laguntza eman zaie euren proposamenak prestatzeko eta zenbait proiektuk aurreko urtetan landutako proiektuen emaitzak transferitu ditu. Bi alderdi horiek baloratuta, proiektuen eta Euskadiri onetsitako aurrekontuen %32 TKNIKAko jarduerarekin lotuta dago.
Azkenik, proiektuen tipologiaren araberako analisi bat egin nahi izan dugu (berrikuntza eta mugikortasuna). Ontzat emandako 35 mugikortasun proiektuetako 7tan Euskadiko ordezkariak daude, hau da, %20. Inpaktu ekonomikoari dagokionez, ontzat emandako 1.128.766,24 €-etatik, 37.601€ Euskadira etorriko dira, hau da, %3,33.
Amaitzeko, datu hauen analisitik garrantzitsuak den zenbait ideia azpimarratu nahiko genuke:
- Parte-hartze altua, ontzat emandako proiektuen %40ean parte hartu dugu.
- Proaktibitatea euskal parte-hartzea dagoen ia proiektuen erdian buruzagi izan gara.
- Garrantzia, bai Euskadiri onetsitako zenbatekoari dagokionez, aurrekontu osoaren %14, eta bai ikastetxeetako aurrekontuetan izandako inpaktuari dagokionez, 4.498.071,67 €. Bi horiek zifra garrantzitsuak dira.
- Berrikuntza: berrikuntza eta mugikortasuneko proiektuei buruzko datuekin egindako konparazioan argi eta garbi ikusten da Euskadiko ikastetxeetan berrikuntza proiektuen aldeko apustua egin dutela.
Lau alderdi hauek Euskadin burutzen ari den lan bikainaren eta betidanik existitu den kulturaren eta ekimenaren adierazletzat jo ditugu. Tknika-k izan duen papera auto ebaluatu ondoren, esan behar dugu harekin guztiz asebete gaudela. Alde batetik, oso positiboki baloratu dugu proiektuen %32 Tknika-ko jarduerarekin lotuta izatea, hain proaktiboa den gurea bezalako erkidego batean. Bestalde, uste dugu ikastetxeekin, berrikuntza proiektuak dinamizatzeko eta garatzeko burutzen dugun lanari esker, parte hartu dezakegula LHn instalatzen eta garatzen ari den berrikuntzaren kultura honetan. Baina, esan dudan bezala, hau auto ebaluazio bat da eta lan egiten ari gara, ikastetxeetatik ere TKNIKAko papera ere hala atzeman dadin.
Azkeneko ohar gisa, ontzat emandako proiektuekin lan ona egitera animatzen zaituztegu, baina ez konformatu. Hurrengo proiektua pentsatzeko eta aurkezteko garaia da eta hura TKNIKAtik argitaratzen den Proiektuen deialdiaren bidez egitea gonbidatzen zaituztegu.
| Proiektuen analisia euren sustatzailearen arabera. (Mugikortasuna kanpo) Análisis de los proyectos según quién los promueve. (Excluyendo movilidad) | | | Proiektuen kopurua Nº de proyectos | Euskaditik sustatutako
proiektuen % (31) % sobre los promovidos
desde Euskadi (31) | Euskadiko proiektu guztien % (67) % sobre el
de Euskadi (67) | Proiektu guztien
% (167) % sobre el total (167) | | DEIALDI OSOA TOTAL DE LA CONVOCTORIA | 167 | | EUSKADIKO PROIEKTU GUZTIAK TOTAL DEL PAÍS VASCO | 67 | 40,12% | | Euskadiko Eragileek sustatutakoak Promovidos por Agentes de Euskadi | 31 | 100,00% | 46,27% | 18,56% | | Ikastetxe Publikoek sustatutakoak Promovidos por Centros públicos | 21 | 67,74% | 31,34% | 12,57% | | Hitzartutako Ikastetxeek sustatutako proiektuen kopurua Nº de proyectos promovidos por Centros concertados | 8 | 25,81% | 11,94% | 4,79% | | Elkarteek sustatutakoak Promovidos por Asociaciones | 1 | 3,23% | 1,49% | 0,60% | | Enpresek sustatutakoak Promovidos por empresas | 0 | 0,00% | 0,00% | 0,00% | | VC menpe ez dauden ikastetxeek sustatutakoak Promovidos por centros no dependientes de la VC | 1 | 3,23% | 1,49% | 0,60% |
| Erakunde motaren arabera segmentatutako analisia (Mugikortasuna kanpo) Análisis segmentado por tipo de organización (Excluyendo movilidad) | | | Euskadiko aurrekontu osoa Total ppto. PV | Euskadiko aurrekontuaren % % sobre el de Euskadi | Aurrekontu osoaren % % sobre el total | | DEIALDI OSOA TOTAL DE LA CONVOCTORIA | 32.736.234 € | -- | 100,00% | | EUSKADIKO OSOA TOTAL DEL PAÍS VASCO | 4.498.072 € | 100,00% | 13,74% | | Ikastetxe publikoen € € Centros públicos | 2.021.918 € | 44,95% | 6,18% | | Hitzartutako ikastetxeen € € Centros concertados | 1.163.849 € | 25,87% | 3,56% | | Elkarteen € € Asociaciones | 173.045 € | 3,85% | 0,53% | | Enpresen € € Empresas | 908.625 € | 20,20% | 2,78% | | Lanbide Heziketako VC menpe ez dauden ikastetxeen € € Centros no dependientes de la VC de Formación Profesional | 230.635 € | 5,13% | 0,70% |
| TKNIKAko parte-hartzea (Mugikortasuna kanpo) Participación de TKNIKA (Excluyendo movilidad) | | | Deialdi osoa Total convocatoria | Euskadiri onetsitakoak Aprobados País Vasco | % | TKNIKArekin lotutakoak Relacionados con TKNIKA | Euskadiko parte-hartzearen % % sobre el PV | Guztiaren % % sobre el total | | Proiektuen kopurua Nº de proyectos | 167 | 67 | 40,12% | 22 | 32,84% | 13,17% | | Aurrekontu osoa Ppto total | 32.736.234 € | 4.498.071,67 € | 13,74% | 1.447.251,03 € | 32,17% | 4,42% |
| Mugikortasun proiektuen analisi segmentua Análisis segmentado proyectos de movilidad | | | Euskadiko aurrekontu osoa Total ppto. PV | Euskadiko aurrekontuaren % % sobre el de Euskadi | Eta osoaren % % sobre el total | | DEIALDI OSOA TOTAL DE LA CONVOCTORIA | 1.128.766 € | --- | 100,00% | | EUSKADIKO OSOA TOTAL DEL PAÍS VASCO | 37.601 € | 100,00% | 3,33% | | Ikastetxe publikoen € € Centros públicos | 23.127 € | 61,51% | 2,05% | | Hitzartutako ikastetxeen € € Centros concertados | 14.475 € | 38,49% | 1,28% |
|