Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Tknika baliabideak lagatzeko zerbitzua

Patxi Guardia TELEKOMUNIKAZIO SAILEKO DINAMIZATZAILEA pguardia@tknika.net

Tknika baliabideak lagatzeko zerbitzua

Ikasturte berri baten hasierak proiektu batzuk amaitzea eta beste berri batzuk hastea dakar. Amaitzen diren proiektuen ekipamenduak Lanbide Heziketako Ikastetxeek erabiltzeko eskuragarri gelditzen dira, horiek aprobetxatzen jarraitu ahal izateko. Horiek Tknika-k irakasleen eskura jartzen dituen baliabideen zerrendan sartuko dira, mailegu moduan, euren irakaskuntza-lanetan erabili ahal izateko.

Askotan, ekipoak erabili ahal izateko, horiek aurretik ezagutu behar dira, eta gehienetan, ezagutza horiek dagozkion proiektuetan antolatutako transferentzia jardunaldietan eskaintzen dira. Hura da aipatutako jardunaldietan parte hartzera animatzeko beste arrazoi bat. Era horretan, dena delako baliabideak erabiltzeko baldintzarik hoberenetan aurkituko dira.

Ekipo erabilgarrien zerrenda barne hartutako azkenekoekin zabaltzen da. Honako hauek dira:

  • Telurometroa.
  • Igarotze eta kontaktuaren neurgailua.
  • Romer Besoa.
  • Kable eta zuntz optikoko OTDRekin ziurtatzeko gailua.
  • Laser lerrokagailua.

Hemendik, irakasle guztiak baliabide hauek erabiltzera animatzen ditugu, gure web orriaren bidez: www.tknika.net > "Publicaciones" > "Cesión de equipamientos" edo beste ekipo batzuk iradokitzen dizkiegu, orain arte erabilgarri egon direnak ez bazaizkie interesatzen, atal hau etengabe eguneratzen baikaude.


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900