Beste erreminta bat enpresetako lehiakortasuna hobetzeko
DNFri esker eraginkortasunik ezak, gabeziak edo hobetu daitezkeen ildoak atzeman daitezke eta horiek guztiak prestakuntzaren bidez konpondu daitezke.
Zure ustez garrantzitsua al da enpresak Beharren Diagnostiko bat burutu izana?
DNF enpresetako lehiakortasuna hobetzeko funtsezko erreminta bat da. Eguneratutako eta langileen funtzionalitateekin bat egiten duen DNF bat edukitzea funtsezko elementua da pertsonak merkatuetan ematen diren etengabeko aldaketetara egokitzeko. DNFri esker, eraginkortasunik ezak, gabeziak edo hobetu daitezkeen ildoak atzeman daitezke eta horiek guztiak prestakuntzaren bidez konpondu daitezke.
Enpresetako prestakuntza planak arrakastatsuak izan daitezen eta emaitzen kontuan dagokien inpaktua eragin dezaten, horiek garatu behar dira beharren azterketa on bat abiapuntu hartuta edo, beste era batera esanda, kontrastatutako metodologia batekin eta profesional adituek egindako DNF bat abiapuntu hartuta.
Merkatuetako globalizazioaren eraginez, enpresak lehiakorragoak izan behar dira nahita nahiez, euren merkatuetan mantendu edo beste berri batzuetan sartu nahi badute. Prozesuetan maila teknologiko handiagoa sartzeaz edo instalazioetan edo ekipoetan inbertsio berriei ekin eginez gain, enpresak langileen lehiakortasuna hobetu behar du, horiek eraginkor bilakatu ahal izateko.
Enpresa askok euren prestakuntza planak burutzen dituzte langileekin kontrastatu gabe. DNFetan langileen helmugak eta interesak ere baloratzen dira.
Laburbilduz, pertsonen gaikuntza joera berriekin, bezeroen premia berriekin eta aldaketa teknologikoekin lotzeko baliabide bat da.
Zer deritzozu LHko Ikastetxeek gai honetan eduki dezaketen zereginari?
Prestakuntza munduan eskarmentu handiko erakundeak eta egiaztatutako profesionalak DNF burutzeaz arduratu behar dira eta hura balio kalkulaezineko elementu bat da. Horrez gain, DNF bat burutzeari esker, ikastetxeek enpresarekin dituen harremanak sakondu ditzake eta enpresa sarearekin konektatu daiteke. Era horretan, ikastetxeek beraiek zuzenean jasotzen dute enpresetako langileek bereganatu behar dituzten eskumenei buruzko informazioa.
"Open innovation" kontzeptuari dagokionez, Lanbide Heziketako Ikastetxeek enpresak zerbitzu berriak identifikatzeko beste baliabide bat bezala erabili behar dituzte, prestakuntzazkoak izan ala ez izan, eta zerbitzu horiek egiaztatu eta ezarri behar dituzte. Enpresekin ez ezik, zentro teknologikoak bezalako beste eragile batzuekin ere. Euskal Zentro teknologikoekin dituzten harremanei dagokienez, esan behar da LHko ikastetxeek aukera ezin hobea dutela beraien bezero zirkuluari zerbitzu berriak hornitzeko.
Horrez gain, gaur egungo egoeran, prestakuntza planak etengabeko aurrekontu doiketen menpe daude. DNFri esker, langileen prestakuntza beharrei lehentasuna eman dakieke eta, enpresan inpaktu gutxiago eragiten duten jardueretan ekintzak murriztu daitezke eta, horrenbestez, baliabide ekonomikoak beste premietarantz liberatu daitezke. Ikastetxeek DNFetako ontasunak zabaldu eta enpresetako aurrekontuen murrizpenak arindu ditzakete.
Gaur egun, enpresek dagoeneko ez gaituzte LHko ikastetxeok etengabeko prestakuntzaren, LPetan erreferente gisa ikusten, … Zer egin behar dugu aholkularitza arloan, premiak detektatzerakoan,... era berean ikus gaitzaten?
Zalantzarik gabe gaur egun ikastetxeek dituzten harremanetan sakondu behar da. Horretarako ez da nahikoa izan behar enpresei profesional onak hornitzea, baizik eta enpresen hornitzaile gisako zerbitzu gehiago eskaini behar dituzte eta enpresekiko ezagueraren transferentzian sakondu behar dute.
Ikastetxeak maila altuagoan kokatu behar dira enpresetako hornitzaileen aukeren barruan. Ez dute prestakuntza zerbitzuen hornitzaile hutsa izan behar, baizik eta enpresetako hornitzaileen taldearen barruan posizio berriak okupatu behar dituzte. Horri dagokionez, SPRI ikastetxeei laguntzeko prest dago.
Zein da SPRIK gai harekiko duen ikuspegia?
SPRIk guztiz egiten du bat LHko Ikastetxe gehienen plangintza estrategikoarekin, hau da: enpresetarako euren zerbitzu zorroa handitzea eta bestelako jardueretan laguntza eskaintzea, besteak beste: aholkularitza teknikoa fabrikazio prozesuetan edo teknologiaren transferentzia.
Gaur egun, SPRI LHko Ikastetxeen gaitasunak baloratzea eta ETEi iristeko laguntza ematea xede duen hainbat proiektutan egiten ari da lan. LHko Ikastetxeen "praktika onen" hainbat adibide dugu enpresetarako zerbitzu hornitzaileen lanetan. Praktika on horiek gehiago erabili eta enpresei azken horiek eskuragarriago jarri nahi zaie, enpresetako lehiakortasun arazoei konponbideak eskainiz.
Zenbait ikastetxe erreferentzia dira euren inguru geografikoan edo eragiten duten jarduera eremuetan. Protagonismo hori aprobetxatu behar dugu.