Tknika-ko eLearning ikastaroak Web orrialdean sartzea
Gaizka Bilbao Prestakuntzarako E-erreminten dinamizatzailea
Tknika-ko eLearning ikastaroak Web orrialdean sartzea
Badakigu ezaguera pertsonala dela eta bakoitzak berea eraiki behar duela; prozesu hura garatzeko hainbat eduki, teknika eta aplikazio erabili behar ditugu ezagutzari laguntzeko eta bideratzeko lanak errazteko. Tknika-k beti uste izan du bere zeregina baliabide horiek Lanbide Heziketako Ikastetxeen irakasleei eta ikasleei gerturatzea zela. Zeregin horri transferentzia deritzogu.
eLearning inguruan, arlo horretaz arduratzen den lan-taldeak lan ezin hobea burutu du, gelan erabiltzeko zumeak eskainiz; garatutako jarduerak bi arlo nagusitan ardaztu dira:
Materialak sortzea: SCORM estandarra aukeratzeak edukiak egokitu ahal izatea bermatzen du aplikazio zehatz baten menpe egon behar izan gabe.
Proposamen didaktikoa: Edukiak Moodle software askeko LMS plataforma (Learning Management System) ardatzaren inguruan aurkezten dira, curriculumaren arabera egokituta. Bertan, ikastaroak eraikitzen dira eta azken horietan oinarrituta, irakasleak guztiz konfiguratu dezakeen proposamen didaktiko bat egituratuko da.
Era berean, prestakuntza jarduera ugari burutu dira Moodle plataformaren funtzionalitateak ezagutzeko eta/edo garatzeko. Zeregin hori guztia aurrera eramateko, ikastaroak.tknika.net plataforma erabili da.
Puntu honetara iritsita, erabaki dugu plataforma horrek barne hartutako eLearning eskaintza Web orrian sartzea; horrek esparru homogeneoa eskaintzen digu eta azken hura erabilgarri egongo da bai material hauek eta bai formatu elektroniko tradizionalean sortutakoak deskargatzeko.
Ikastaroaren laburpena aztertu ondoren, eta asebetetzen badizue, deskargatzeko prozedurak bi aukera eskaintzen dizkizu:
Moodle plataformaren segurtasun kopia 1.9 bertsioan deskargatzea: formatu honek malgutasun handia eskaintzen du ikastaro baten atal zehatzak edo ikastaro bera osorik berreskuratzerakoan; formatu honek balio du ere Moodle 2.1 eta ondorengo plataformetan erabiltzeko.
Jarduerak SCORM formatuan deskargatzea: formatu honek beste LMS plataformekin bateragarria izatea bermatzen du, eta baita ere jarduera solteak zuen proposamen didaktikoan erabiltzeko aukera ematen du.
Espero dugu formatu berri hau erakargarria izatea eta, batez ere, zuen lanerako erabilgarria.