Urrutiko Lanbide Heziketa Institutuko Ikasketa Burua (ULHI)
Alderdi pedagogikoari dagokionez, ikasleak, modulu bakoitzean, arloan espezialista den irakasle bat du eskura. Azken horrek ikaslearen ikaskuntza antolatzen eta zuzentzen du. Horrez gain, tutore bat du ere bere ibilbide akademikoaren jarraipen orokorra egiteko.
Irailaren amaieran ULHIko ikasturtea hasi zen, beraz, ikasturtearen garai hauetan pentsatzen dugu ikasleak bertan erabat murgilduta izango direla. Zein da ULHIko ikasleen egunerokotasuna?
Gure ikasleak, batez ere, bertan bertako irakaskuntzan parte hartzeko astirik ez duten ikasleak dira. Egunez, lan egiten dute, familia zaintzen dute, edo bestelako ikasketak egiten dituzte, eta euren denbora librea aprobetxatzen dute ikastaroaren lanak egiteko.
Ikastaroaren jarduerak eta lanak burutzerakoan, ULHIko ikasleek laguntzarik jasotzen al dute?
Urrutiko prestakuntzak, kontrakoa badirudi ere, esfortzu eta dedikazio handia eskatzen du ikasleen aldetik. Horregatik, ahalik eta baliabide kopuru handiena euren eskura jartzen saiatzen gara, euren ikaskuntza errazteko eta beharrezkoa dutenean gure laguntza eskaintzeko.
Alderdi pedagogikoari dagokionez, ikasleak, modulu bakoitzean, arloan espezialista den irakasle bat du eskura. Beronek ikaslearen ikaskuntza antolatzen eta zuzentzen du. Horrez gain, tutore bat du ere bere ibilbide akademikoaren jarraipen orokorra egiteko. Azken hau, gainera, erreferentea da eragin daitekeen edozein arazoren aurrean.
Sozializatze alderdian, urrutiko prestakuntzak dituen gabeziak, kolaborazio jardueren eta ikasleen arteko kontaktuaren bidez betetzen ditugu. Jarduera horien bitartez, elkar ezagutu dezakete, zalantzak argitu, iritziak adierazi, iradokizunak eman ditzakete, etab. Esperientziak hura ikaskuntza elementu sendoa dela adierazi digu eta, horrenbestez, funtsezko presentzia eduki behar du urrutiko prestakuntzaren metodologian.
Horrez gain, Orientazio Zerbitzu akademiko eta profesionala eta Zerbitzu Tekniko bat eskaintzen dugu ikasleak, plataformarekin elkarrekin aritzerakoan, izan ditzakeen arazoak konpontzeko asmoz.
ULHIko irakasleei dagokienez, zein profil profesional dute?, ingurunera egokitzeko zailtasunak dituzte asmoz?
Gure irakasleak Hezkuntza Saileko profesionalak dira eta irakasten duten arloan esperientzia handia dute. ULHIko irakaslea izateko ilusio handia eta proiektu honetan lan egiteko gogoa nahitaezkoa dira, ikasleak, proiektu hau jorratzeko buru belarri lan egin eta saiatu behar direlako. Jakin badakigu, gure ikasleek arreta eta jarraipen maila altua behar dutela, horregatik, euren zalantzak gehienez 24 orduko epe batean artatzen ditugu. Horrek esan nahi du irakasleak erabat egon behar direla eskuragarri. Egokitzapenari dagokionez, horiek guztiek teleformazio plataformari eta gure lan inguruari buruzko prestakuntza zehatza jaso dute.
Urrutiko prestakuntzak beti gogorra izatearen ospea eduki du, askotan, ikasketak bertan behera uztearen indize altuekin batera. Zein emaitza lortu dituzue orain arte?
Eskakizun maila (jarduerak burutza, azterketak egitea, etab.) altua da, mota honetako prestakuntzan, ikasleak konstanteak izan eta gogor saiatu behar direlako. Hala egiten duenak kalitatezko prestakuntza lortuko du, beste motako irakaskuntzekin erabat parekagarria.
Aurreko bi ikasturteetan, modu esperimentalean, Haur Hezkuntzako zikloko hainbat modulu eskaini zen, eta gainditutakoen kopurua %75 ingurukoa izan zen. Mantentzeko zailak diren datuak dira, mota honetako prestakuntza honetan, normalena ikasle ugarik ikasketak uztea delako. Gure erronka parametro horietan mantentzea da.
Laguntza zerbitzuen barruan Orientazio Zerbitzua aipatzen da, esango zeniguke zeintzuk diren zerbitzu horren helburuak?
Hain zuzen ere, Orientazio Zerbitzu bat dugu. Haren zeregin nagusia gure ikasleei eta oro har, komunitate akademikoari aholkuak ematean eta orientatzean datza, eta bertan informazioa ematen diegu prestakuntza ibilbideei, lan irteerei, gaitasun aitorpenari, etab. buruz.
Urrutiko Lanbide Heziketa baten testuinguruan, zein da bertan bertako praktiken zeregina?, non eta nola kudeatzen dira praktika hauek?
Nahiz eta ia irakaskuntza guztia online izan, zenbait modulutan bertan bertako jarduerak burutu behar dira, proposatutako gaitasunak eta helburuak hobeto bereganatu ahal izateko. Jarduera horien iraupena gaiaren araberakoa da eta horiek nahita nahiez burutu behar dira.
Ikasleei jarduera horietan bertaratzeko erraztasunak emateko, erkidegoko hiru lurraldeetan eskaintzen dira, egun desberdinetan eta arratsaldeko ordutegian. Horretarako, ikastetxe kolaboratzaileak ditugu, bai ikastetxe publikoen sarekoak eta bai hitzartutako ikastetxe pribatuenak. Horiek guztiek instalazioak uzten dizkigute eta, zenbait kasutan, baita irakasleak ere.
Jarduera horietaz gain, ikasleek azterketa ofizialak bertan egin behar dituzte ere.
Zein etorkizuna aurreikusten diozu proiektuari?, benetako eskaera dago mota honetako prestakuntzan?
Urrutiko prestakuntzari esker, ikasleak bere ikaskuntzaren erritmoa markatu dezake, hartara, matrikulatu nahi duen moduluen kopurua hautatu dezake eta, etxetik jorratzen dituenez, bere ikasketa ordutegia antolatu dezake. Horren ondorioz, mota honetako irakaskuntza oso formula erakargarri bilakatzen da euren lan bizitza eta pertsonala ikasketekin kontziliatu behar dituztenentzat.
ULHIk ikasturte honetarako erdi mailako hiru ziklo eta goi mailako beste hiru eskaini ditu eta eskaerak aise gainditu du plaza eskuragarrien kopurua. Horrenbestez, aurreikusi da datorren ikasturtean moduluen zein prestakuntza ziklo berrien eskaintza handituko dela.