Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Akuakulturako errezirkulazio sistema adimentsua

IGOTZ GALLASTEGI MUTRIKOKO INSTITUTUKO IRAKASLEA

MIREN CANELLADA TKNIKAKO TEKNOLOGIA ALORREKO DINAMIZATZAILEA

Gaur egun argi dago arrantza -orokorrean- gehiegi ustiatutako sektorea dela. Kontuan izanik arrain kontsumoa gorantz doala, lehen munduko herrialdeak hortaz jabetuta akuakulturari garrantzi handia ematen ari dira. Europan akuakultura jasangarria bultzatzen da eta beraz kalitatezko arraina.

Akuakulturako errezirkulazio sistema adimentsua

Gaur egun argi dago arrantza -orokorrean- gehiegi ustiatutako sektorea dela. Kontuan izanik arrain kontsumoa gorantz doala, lehen munduko herrialdeak hortaz jabetuta akuakulturari garrantzi handia ematen ari dira. Europan akuakultura jasangarria bultzatzen da eta beraz kalitatezko arraina. Hori lortzeko, errezirkulazio bitartezko hazkuntza instalakuntzak dira herrialde garatuetako akuakulturaren erronka nagusietakoa. Etengabe ur berria erabiltzeko beharrak akuakultura haztegien kokagunea, kosta lerrora eta ibai zein aintziren inguruetara mugatzen du. Errezirkulazio instalakuntzek ez dituzte urarekiko menpekotasun hauek eta haztegien kokaguneek ez lukete kokagunearekiko ia mugarik. Horregatik asko dira gaur egun era honetako sistemak frogatzen eta hobetzen dabiltzan ikerketa zentro eta enpresak.

Errezirkulazioak ordea uraren kalitatearen kontrol zorrotza behar du

Errezirkulazio bitartezko hazkuntza instalakuntzak dira herrialde garatuetako akuakulturaren erronka nagusietakoa

Errezirkulazioak ordea uraren kalitatearen kontrol zorrotza behar du, eta horregatik egokiena parametroen kontrol automatizatua burutzea litzateke. Parametroen jarraipen honek gainera produktuaren ekoizpen prozesu guztiaren “trazabilitatea” bermatuko luke.

TKNIKA medio dela, 2008-2010 urteetan Mutriku BHIko akuakultura mintegiak Gorosabel Group SA enpresarekin “Akuakulturarako Errezirkulazio sistema adimentsua” proiektua landu du. Proiektu honen bitartez akuakulturako errezirkulazio sistema adimentsua garatu da, ur gazitan arrain, molusku, krustazeo eta oro-har edonolako itsas izakien hazkuntza automatikoki kudeatuko duen sistema. Proiektua aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa zenez akuakultura eta automatismo arloetako ezagutzak uztartzea proiektuko parte bakoitzak bere arloko ekarpena egin du: Mutriku BHIko Akuakultura mintegiak akuakultura instalakuntzak eta jakituria eta Gorosabel Group SA-k automatizazio instalakuntzak eta jakituria.

Euskal Herrian proiektu guztiz berritzailea

Proiektu honen bitartez akuakulturako errezirkulazio sistema adimentsua garatu da, ur gazitan arrain, molusku, krustazeo eta oro-har edonolako itsas izakien hazkuntza automatikoki kudeatuko duen sistema

Proiektu honekin Mutriku BHIko instalakuntzetako adar bat guztiz automatizatu da (beste adarrak automatizatzeko prozesuan daude) eta bukatzean instalakuntza osoa, momentu oro, automatikoki kudeatu ahal izango da. Euskal Herrian proiektu guztiz berritzailea izanik, zerotik hasi behar izan genuen:

Proiektuaren lehen urtean ur errezirkulazioaren eta automatizazio sistemen diseinua adostu eta egin zen Mutriku BHI (errezirkulazio eta biologia arloa) eta Gorosabel Group SA (automatismoak) enpresaren artean.

Proiektuaren bigarren urtean errezirkulazio sistema muntatu zuten Mutriku BHIko irakasle eta ikasleek eta gero Gorosabel Group SAkoek automatismo sistema muntatu zuten. Urte honetan Mutriku BHIko langileek automatismoen formakuntza jaso genuen eta Gorosabel Group SAko langileek akuakulturan formakuntza jaso zuten. Sistema osoaren funtzionamendua eta datu bilketa eta egin beharreko zuzenketak egin ziren. Bigarren urtean lan guztia formatu edukatiboan isladatua izan da: Unitate didaktikoak prestatu dira urtero Mutriku BHIko eta nahi duen guztiak akuakultura eta automatizazioari buruz informazioa izan dezan.

Instalakuntzaren inguruko azalpen laburra: Mutriku BHIko akuakultura produkzioa zirkuitu itxian egiten da: Ura arrainen tangetatik pasa eta gero filtro mekaniko eta biologikotik pasa eta gero berriro erabiltzen da. Ura eta energia aurrezten duen produkzio sistema da: jasangarriagoa.

Proiektu honek hasieran espero genuena baino inpaktu handiagoa izan du

Ura eta energia aurrezten duen produkzio sistema da: jasangarriagoa

Sistemaren tangetan sentsoreak daude momentu oro uraren tenperatura, pH eta oxigeno maila kontrolatu eta erregistroa gordetzen delarik. Aldez aurretik erabakitako limite batzuetatik pasatzean alarmak jotzen du eta automatikoki neurri zuzentzaileak martxan jar daitezke.

Proiektu honek hasieran espero genuena baino inpaktu handiagoa izan du. TA3 Amerika-Europa-Afrika aliantzak Estatu Batuetan antolatu zuen "Komunitate jasangarriak bultzatuz" kongresuan aurkeztu genuen, harrera oso ona izan zuelarik. Horrez gain algak kudeatzeko proiektu europar batetan sartu gara eta Gorosabel Group SAk proiektu honetatik sortutako beste enpresa proiektu batek (akuakultura unitate autonomoa) Toribio Echevarria saria jaso zuen.


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900