Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Biospain 2010

MIREN CANELLADA TEKNOLOGIA ALORREKO DINAMIZATZAILEA

IRUÑEA, 2010EKO IRAILAREN 29TIK URRIAREN 1ERA

Biospain 2010

Ikastaro honetan, "Entsegu bioteknologikoak" modulua gauzatuko da kimikaren alorreko Azterketa Laborategia eta Kalitate Kontrola zikloaren barruan.

Esparru berria da hori gure inguruko industrian garrantzi handia hartzen ari den lanbide-arlo horretan. Teknologia hori LHko irakasleen eskura jartzeko, "Teknika bioteknologikoak" proiektua abiarazi du Tknika k, eta, proiektu horren esparruan parte hartu dugu BioSpain 2010 ekitaldian. Espainiako bioteknologia nazioartean aurkezteko plataforma garrantzitsutzat jotzen da hori, eta horrek erantzun ematen die sektoreko behar komertzialei, akademikoei eta informaziozkoei.

BioSpain 2010 ekitaldian, 132 stand egon dira merkataritzaazokan; 160 enpresak bete dituzte stand horiek, eta horietatik % 24 Espainiatik kanpokoa izan da. Sektoreko honako enpresa hauek aurkeztutako berritasunak ikusi ahal izan genituen bertan: Merckek, Zeltiak, AB BIOTICSek, Genetrixek, Genoma Españak, Fisher Scientificek, Enantiak, Laboratorios Aidelosek, Norayk, Gaikerrek eta abarrek.

Merkataritza-azokarekin batera, zientzia-kongresu bat gauzatu zen, eta hitzaldi garrantzitsuak eman zituzten hainbat gairi buruz, hala nola erronka terapeutikoei eta terapia aurreratuei, ingurumen-bioteknologiari, nanobioteknologiari, elikadurabioteknologiari, bioinformatikari, bioerregaiei, landarebioteknologiari eta abarri buruz.

Zenbait esperimentu bioteknologikotan parte hartzeko aukera ere izan genuen, ASEBIOren Zure Biotech Etxea erakusketa ibiltariari esker.


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900