Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Euskoskillak

JON LABAKA BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN ALORREKO KOORDINATZAILEA

2010eko abenduaren eta 2011ko otsailaren artean, EuskoSkillak ospatuko ditugu 14 lehiaketatan. Lehiaketa horiek topagune izango dira espezialitate bereko ikasleentzat eta irakasleentzat, eta elkarren artean lehiatuko dira. Gainera, nork bere burua gainditzeko erronka polita izango da, eta ikasteko testuinguru egokia sortuko da; gaitasun teknikoak eta zeharkako gaitasunak eskuratu eta jarri beharko dira praktikan.

BAINA, ZER DIRA SKILLAK ?

Lehiaketa horiek topagune izango dira espezialitate bereko ikasleentzat eta irakasleentzat, eta elkarren artean lehiatuko dira

1947. urtean hasi ziren WorldSkillak ospatzen, eta, gaur egun, eragin handia dute esparru askotan; ez hezkuntzaren esparruan soilik, baita enpresaesparruan ere, enpresa ugarik babesten baitituzte lehiaketa horiek. Filosofia horri jarraiki antolatzen dira EuroSkillak eta SpainSkillak ere. Honako hau izango da datorren ikasturterako egutegia:

  • EuskoSkillak: 2010eko abendutik 2011ko otsailera.
  • SpainSkillak: 2011ko martxoan eta apirilean, Madrilen. Komunitate autonomo bakoitzeko SKILLEAN lehenengo izan denak parte hartuko du bertan.
  • WorldSkillak: 2011ko urrian eta azaroan, Londresen. Estatuko bakoitzeko SKILLEAN lehenengo izan denak parte hartuko du bertan.

EuskoSkillak antolatzean, LHko ikasle onenak aukeratu ahal izango ditugu, gure ordezkari izan daitezen estatuko lehiaketetan.

ZER FAMILIATAN ANTOLATUKO DIRA?

EUSKADIN EGINGO DIREN SKILLEN TAULA

 Kod.
 Skill Ikastetxea Adituen burua Data 
  04 Mekatronika IEFPS Armeria
 Manuel Arakistain
 2011/01/14 eta 15
 05 CAD IES IMH BHI Josean Erostarbe 2011/01/21, 22 eta 23
  06 CNC Tornua IES IMH BHI
 Juan Munin Amaro
 2011/01/21, 22 eta 23
  07 CNC Fresa IES IMH BHI
 Juan Munin Amaro 2011/01/21, 22 eta 23
  12 Alikatatua eta zola IES Erainkuntza BHI Bizkaia
 Carmen Romero 2010/12/11
  17 Web-orrien diseinua IEFPS Elorrieta Errekamari GLHBI
 Juan José Orcasitas 2010/12/11
  19 Industria-kontrola IEFPS Mendizabala GLHBI
 Javier Ochoa de Alaiza 2010/12/03
  29 Ile-apainketa IEFPS Nicolas Larburu GLHBI
 Marian Blanco Amaro 2010/12/11
  30 Edergintza IEFPS Nicolas Larburu GLHBI
 Olvido Obanos 2010/12/11
  33 Automobilaren teknologia IEFPS Don Bosco GLHBI
 Jose Luis Pérez Rivero 2011/02/05
  34 Sukaldaritza IES Leioako Ostalaritza Eskola BHI
 Txemi Santamaria 2010/12/11
  35 Jatetxe-zerbitzua IES Leioako Ostalaritza Eskola BHI
 Paulino Clemente 2010/12/11
  36 Automobilaren pintura IEFPS Meka GLHBI
 Asier Garitaonanadia 2011/02/04 eta 05
  3D

 Aurrefabrika-

tutako panelak

 IES Erainkuntza BHI Bizkaia Jesus Encinas Rodriguez 2010/12/11

Informazio gehiago HEMEN

Aurreikuspenei jarraiki, 14 SKILL antolatuko dira Euskadin, eta beste horrenbestetan parte hartu ahal izango dugu SpainSkilletan. Skillak ez daude zuzenean prestakuntza-zikloekin lotuta, lanbideak edo gaitasun teknikoak hartzen dituzte ardatz.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

83 ikaslek eman dute izena, eta oso positiboa iruditzen zaigu datu hori

Parte hartu ahal izango dute Euskadin lanbide-heziketako prestakuntzazikloetan matrikulatuta dauden ikasleek, betiere, 1989ko abenduaren 31 baino geroago jaio badira, eta 2011ko abenduaren 31n 22 urte baino gehiago ez badituzte. Salbuespena izango da Mekatronikaren arloa; arlo horretan, 25 urte beteta izan arte parte hartu ahal izango dute ikasleek. TKNIKAren web-orriaren bidez egiten da izen-ematea, eta 2010eko urriaren 15ean amaitu zen ikasturte honetarako izena emateko epea. Halere, beste aukera batzuk egongo dira ondorengo edizioetan. Parte-hartzeari dagokionez, 83 ikaslek eman dute izena. Datu positiboa iruditzen zaigu hori, eta eskerrak eman nahi dizkiegu berriz ere parte hartzeko prest agertu diren ikastetxeei, irakasleei eta ikasleei.

NOLA ANTOLATZEN DIRA?

Batzorde tekniko bat eratu da Skill bakoitzean, eta batzorde hori arduratuko da dagokion Skilla antolatzeaz, eta hori ospatzeko zehaztu beharreko alderdi guztiak zehazteaz, hala nola: nor izango den babesle, zer egoitzatan egingo den, zer ezaugarri izango dituzten ikasleek egin beharreko probek eta zer gaitasun izan behar dituzten, segurtasuneko eta higieneko zer arau ezarriko diren, zein izango diren ebaluazio-irizpideak, nola osatuko den epaimahaia eta abar.

EuskoSkilletan irabazle suertatzen denak SpainSkilletan parte hartuko du, eta EuroSkilletan eta WorldSkilletan parte hartzeko aukera emango diote horiek. Hemen sistema hori errepikatzen da, arduradun batekin eta Skill bakoitzeko lan-talde batekin. Azpimarratu nahi dugu, gure lehenengo urtean, honako hiru Skill hauetaz arduratuko dela Euskadi: CNC tornua, CNC fresa eta alikatatua eta zolatua.

32 Skill antolatuko dira, eta 19 komunitatek parte hartuko dugu horietan. Kataluniak, Aragoik eta Madrilek parte hartuko dute Skill kopuru handienean, zehazki, 25 bat Skilletan. Bigarren postuan, Valentziako Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak 14 Skilletan parte hartuko dugu, eta, azkenik, gainerako erkidegoek 10 bat Skilletan parte hartuko dute.

NORK ANTOLATZEN DITU?

Esan dezakegu sailburuordetzak antolatzen dituela TKNIKAren bidez, eta baliabideak eta abar erabiltzen direla horretarako. Hala eta guztiz ere, EUSKOSKILLAK antolatzearen meritu guztia dute batzorde teknikoak osatzen dituzten pertsonek, Skillak antolatzen lagundu duten ikastetxeek, eta Skillen batean parte hartzea erabaki duten irakasleek eta ikasleek.

Hitz hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiet horiei guztiei, ondo baitakigu horien denborarik eta ahaleginik gabe ez litzatekeela posible izango Skillak antolatzea. Ezin ditugu ahaztu ekimen honetan parte hartzen duten babesleak ere, LHri laguntza handia ematen dietenak.

Azkenik, gonbidapena luzatzen dizuet EuskoSkillen jarraipena egiteko; ikastetxeetara joan zaitezkete lehiaketa-egunetan, edo emaitzak zein izan diren jakin dezakezue TKNIKAren web-orriaren bidez eta komunikabideen bidez, gure ikasleen emaitzen eta arrakasten berri emango baitugu horietan. Ziur gaude esperientzia aberasgarria izango dela gure ikasleentzat eta irakasleentzat, eta, azken batean, baita Lanbide Heziketarentzat ere, oro har.

Informazio gehiago lor dezakezue SKILLEN web-orri ofizialetan:


Inprimatu
Batez bestekoa (1 Botatu)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900