
Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN |
Ikaskuntza-esparru berritzaileak: Ikuspegi berri bat lanbide heziketako tailer eta ikas geletarako
JOSÉ RAMÓN GÓMEZ, INÉS ARAICO "LANBIDE HEZIKETARAKO IKASKUNTZA ESPARRU BERRITZAILEEN" PROIEKTUKO EKIPOKO KIDEAK
Zenbat aldiz entzun ote dugu “esana da erraz eta egina garrantz” esamoldea. Sentipen hori dugu guk orain. Orain arte esfortzu handia egin dugu gure ustez LHko ikasleek landu beharreko zeharkako gaitasun garrantzitsuenak identifikatzen - Pentsamolde kritikoa eta berrikuntza.
- Taldeko lana.
- Ikasten ikastea.
Ikaskuntza-esparru berritzaileak
Gure ikasleek gaitasun horiek ondoen mendera ditzaten gehien laguntzen duten teknika eta metodologiak aztertu ditugu Gure ikasleek gaitasun horiek ondoen mendera ditzaten gehien laguntzen duten teknika eta metodologiak aztertu ditugu: proiektuak, analisiak, problemak ebaztea, kasu-azterketa, simulazioak edota baita eskola magistrala bera ere. Gure asmoa horiek guztiak elkarren artean osagarriak izatea da, bakoitzak bere indarguneak eta ahuluneak baititu. Eta azkenik, trebakuntzako lehen fasearen edukia diseinatu dugu. Izen hau eman diogu: Metodologia didaktikoak : Erreminta kutxa LH-ren zerbitzura
Trebakuntza hori garatzeko, bultzatu eta irakatsi nahi ditugun metodologien antzekoak erabiltzea da lehen erronka, eta hortxe kokatzen da esana eta eginaren esamoldea. Guk ilusio guztiz eta ahal dugun bezain ondoen egin dugu lan, eta asmatu izana espero dugu. Horretarako, trebakuntza-ekintza paraleloak egingo dira. Alde batetik, deialdi ireki baten ostean, 10 zentrotako 20 irakaslek izena eman dute, eta banaka hartu dute parte. Hauek dira zentroak: - IEFPS Armeria Eskola GLHBI
- IES Hernani BHI
- IEFPS San Jorge GLHBI
- IES (ITS) Construcción Donostia (ITB) BHI
- Zumaiako Institutua
- CPES Cebanc BHIP
- CPES Otxarkoaga BHIP
- CPES Tolosako Inmakulada Ikastetxea BHIP
- CPES Del Goierri BHIP
- CPEIPS La Salle-Berrozpe HLBHIP
Beste alde batetik, prestakuntzaekintza berbera emango zaie 3 zentrotako irakasle talde bati; horiek ikasgune/ziklo mailan joango dira. Hauek dira zentroak: - IEFPS Armeria Eskola GLHBI (Mekanizazioko erdi mailako zikloa)
- IEFPS Miguel Altuna GLHBI (Mekanizazioko erdi mailako zikloa)
- CPES Cebanc BHIP (Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako zikloa, Administrazio Kudeaketako erdi mailako zikloa)
Helburua antzekoa da: gure ikasleekin zeharkako gaitasunak hobeto lantzen lagunduko diguten metodologiak ikastea. Baina lortu nahi den emaitza ez da berdina. Lehen taldean, irakasleek ikasiko duten guztia banakako jardueran islatzea espero eta nahi dugu, hau da, moduluko programazioak betetzeko jarduerak planteatzean islatzea. Bigarren kasuan, aurrekoaz gain, zikloaren beraren antolaketak emateko moduan eta garapenean islatzea nahi genuke. Eta gure bigarren erronka, eta erronka garrantzitsuena: ereiten hasi berri garen uzta hemendik urtebetera edo bi urtetara jasotzea. Prestakuntza-saioei dagokienez, urrian hasi dira eta 25 saio izango dira ikasturte osoan; horietako 14, aurrez aurrekoak, eta 11, bertaratu gabekoak. Lehenengoa World Cafe formatuan egin zen, eta bertan taldeka, galdera honen inguruan eztabaidatu genuen: Zer 4 "gauza " jakin edo menderatu beharko lituzkete gure ikasleek zentroko prestakuntza amaitzen dutenean, lan munduan arrakastaz txertatu ahal izateko?
TKNIKAn geunden taldeak eta Internet bidez erantzun zutenek bat egin genuen “gauza” garrantzitsu horiek zehaztean, nahiz eta batzuetan desberdin adierazi Guri egiteaz gain, galdera hori Internet bidez hainbat proiektutan TKNIKAko kolaboratzaile diren ia ehun irakasleri egin zitzaien. Bitxikeria gisa, aipatu behar dugu bai TKNIKAn geunden taldeak, bai Internet bidez erantzun zutenek bat egin genuela “gauza” garrantzitsu horiek zehaztean, nahiz eta batzuetan desberdin adierazi. Honelako terminoak agertu ziren: autonomia, ekimena, taldeko lana, autoikaskuntza, erantzukizuna, arazoak konpontzea…, horiek guztiak Zeharkako Gaitasun gisa ezagutzen diren taldearen barruan sartuta. Gaitasun teknikoei dagokienez, inork ez zituen jarri, jakintzat eman zituztelako, edo zeharkako gaitasunak baino garrantzi gutxiagokotzat hartu zituztelako. Bozketa ere egin genuen garrantzitsuenak zein iruditzen zitzaizkigun zehazteko, eta zeharkako gaitasunak gailendu ziren argi eta garbi. Azkenik, gure irakaskuntzako lanean normalean denbora gehien zer gaitasuni eskaintzen diogun aztertu genuen, eta guztiok ados agertu ginen: gaitasun teknikoak lantzen ditugu. Beraz, hauxe da egungo hezkuntzasistemaren benetako paradigma: Zergatik ematen dugu denbora gehien gaitasun teknikoak lantzen, zeharkako gaitasunak garrantzitsuagoak direla uste badugu?
Logikoa denez, kontua ez da gaitasun batzuk besteekin trukatzea, biak lantzea baizik, beraz, benetan egin beharreko galdera hau da: Gaitasun teknikoen maila mantenduta, zeharkako gaitasunak gehiago eta hobeto lantzeko aukerarik ba al dugu?
Hau hasi besterik ez da egin eta denborak esango digu gure proposamenekin asmatu dugun.aitasun teknikoen maila mantenduta, zeharkako gaitasunak gehiago eta hobeto lantzeko aukerarik ba al dugu?
|