Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

LH krisitik ateratzeko tresna gisa

JOSÉ MIGUEL OSKOZ TKNIKAKO ZUZENDARIA

LH krisitik ateratzeko tresna gisa

Lanbide-prestakuntza horietan profesional on bati eskatu behar zaizkion jarrerak eta jokabideak ere sartuta daude.

Hainbat bidetatik ezagutzen ditugun datuen arabera, egungo krisi ekonomiko eta finantza-krisiaren inflexio-puntura iritsi garela dirudi, Europako batez bestekoaren azpitik, bi digitu baino gutxiagoko langabezia-tasekin. Hazkundea oraindik oso motela bada ere, nire ustez, Lanbide Heziketako Sistema Integratu batek krisitik ateratzen eta ekonomia berreskuratzen lagunduko du.

Alde batetik, Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan LOE erreforma ezartzen ari dira. Erreforma hori Batxilergoa edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaituta duten ikasleei zuzenduta dago. Erreformak produkzio-sektoreen eskaria jaso du, enpresek eskatutako gaitasunetan oinarritutako prestakuntza sustatzen baitu. Gaitasun horiek, era berean, Lanbide Prestakuntzen Katalogo Nazionalean jasota daude.

Lanbide-prestakuntza horietan profesional on bati eskatu behar zaizkion jarrerak eta jokabideak ere sartuta daude, lanbidea edozein izanik ere: tornularia, pintorea, ileapaintzailea, moda-diseinatzailea eta abar. Gainera, eragile sozialen onarpena dute.

Gaur egun, ia 600 lanpostu daude zehaztuta Katalogoan. Beraz, produkzio-sistemari eta gizarteari, oro har, gure produkzio-ehunaren erronkei erantzuna emateko beharrezko gaitasunak dituzten ikasle taldea eskaintzeko gai izango garela espero dugu, egungo egoera dela eta nazioarte mailan oso lehiakorra izateko beharra duen ehuna dela kontuan hartuta.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Politika Aktiboen transferentziaren ondoriozko kudeaketagaitasun eta gaitasun ekonomikoaren babesean, langileentzat trebakuntzarako aukera berriak zabaldu dira, “Profesionaltasun-ziurtagiri” izenekoen eskaintza berriaren bidez.

Profesionaltasun-ziurtagiri horiek aurrez aipatutako Lanbide Prestakuntzetan oinarrituta daude, eta hemendik aurrera horiek erabiliko dira langileak kualifikatzeko, eta langabezian dauden langileak txertatzen lagunduko dute.

Prestakuntza-zikloen bidez eskainitakoa baino prestakuntza laburragoa da, eta horren helburua langilea birziklatzea eta prestatzea da, globalizazioak eta teknologia berriek dakartzaten erronka berriei aurre egiteko.

Profesionaltasun-ziurtagirien eskaintza horrek berak aktiboan dauden langileei beren lanbide-prestakuntzako ibilbidea eraikitzeko aukera emango die; izan ere, iraupen laburreko prestakuntza-pildorak jaso ditzakete, nolabait esateko, eta horri esker, pixkanaka, norberaren gaitasuna eta prestakuntza hobetuko da.

Profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-eskaintza hau Lanbidek, Lan Kontseilaritzari dagokion erakundeak, kudeatuko du, baina nire ustez, Lanbide Prestakuntzako Zentroek lagundu behar dute, neurri handi batean, hainbat arrazoi direla eta: lurralde osoan banaketa geografiko zabala dute, hezkuntza-eskaintzaren egungo aniztasunagatik, eta batez ere, irakasleen prestaketa tekniko eta pedagogiko onarengatik eta dituzten ekipamendu bikainengatik.

Ezinbestean, langileak birziklatzeko prozesu honetan, Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituraren bidez, lanesperientzian langileak dagoeneko finkatuta dituen gaitasunak onartuko zaizkio, lanak eta bizitzak dagoeneko erakutsi diona berriz ikasteko betebeharrik izan ez dezan, eta era berean, ikaskuntza berrietarako estimulu izan dadin.

Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura zabaltzearekin eta ezartzearekin lotuta, Lanbide Heziketako zentroek dagoeneko langileen ebaluazio- eta orientaziozereginetan esperientzia duten irakasle ugari dituzte.

Lanbide Heziketak hainbat urte daramatza harremanak ezartzen

Lanbide Heziketak hainbat urte daramatza harremanak ezartzen eta konplizitatea eraikitzen Euskadiko ehun industrial eta ekonomikoko erakundeekin, prestakuntza-zikloetako ikasleek laneko zentroetan egiten dituzten trebakuntza-programen bidez.

Lanbide Heziketak hainbat urte daramatza harremanak ezartzen eta konplizitatea eraikitzen Euskadiko ehun industrial eta ekonomikoko erakundeekin, prestakuntzazikloetako ikasleek laneko zentroetan egiten dituzten trebakuntza-programen bidez.

Enpresetako praktikek, gainera, zentroen eta enpresen artean konfiantza-giroa sortzeko balio izan dute, eta horri esker, gerora, lankidetzan proiektu txikiak egiteko aukera izan dute, lan-esperientziak trukatzeko, teknologia berriak, ekipamenduak eta materialak aukeratzeko, prozesuen hobekuntza kudeatzeko eta abarretarako.

Honako hau da abiapuntua. Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen artean konexio handiagoa ahalbidetu behar duen abiapuntua, hain zuzen ere. Horrez gain, Prestakuntzako Beharren Diagnosia, geroko ebaluazioa eta, dagokionean, produkzio-prozesuen hobekuntza-proposamenak egiten lagundu behar du, baita kudeaketa-ereduak indartu ere. Diagnostiko horien ondorioz, enpresen beharrak estaliko dituzten prestakuntza-eskaerak sortuko dira, eta LHko zentroen eta enpresen arteko lankidetza-proiektu berriak sortu beharko dituzte.

Lanbide Heziketako zentroak Zentro Teknologikoek eskainitako zerbitzuei etekina ateratzeko zailtasunak dituzten enpresa txiki eta ertainen prestakuntzako, teknologiako eta antolaketa mailako eskakizunetara egokitzen laguntzeko prozesu hau berrikuntza-prozesuak ezartzeko tresna garrantzitsuenetako bat da, lehiakortasun gehiago izan dezaten eta krisi ekonomikotik ateratzeko bultzada emateko. Hala ere, zentro guztiek banaka landu ezin duten erronka da, epe luzerako erronka. Hori dela eta, TKNIKAtik orain arte garatutako esperientziak jaso eta aztertu nahi ditugu eta, gero, lan-taldeak prestatzeko eta koordinatzeko prozesu baten bidez, sare bat osatu, erantzun bateratua, lankidetzakoa eta eraginkorra eman ahal izateko.

Lanbide Heziketako zentroen erronka berria enpresentzat tresna gisa balio izatea da, krisitik ateratzen laguntzeko. Gai al gara erronka horri aurre egiteko?


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900