Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Murtziako 2010 Solar Race

Isidro Zaldua Unanue AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALEKO DINAMIZATZAILEA

Don Bosco ikastetxeko, automozio departamenduko Iñaki Retegi eta Zigor Beloki, lau ikaslekin batera, “Solar Race Región de Murcia” lehiaketan parte hartu dute, Tknikako diesel eta fotovoltaiko prototipo kotxeekin.

Murtziako 2010 Solar Race

Don Bosco ikastetxeak “2010 Solar Race Región de Murcia”n parte hartu du.

Don Bosco ikastetxeko, automozio departamenduko Iñaki Retegi eta Zigor Beloki, lau ikaslekin batera, “Solar Race Región de Murcia” lehiaketan parte hartu dute, Tknikako diesel eta fotovoltaiko prototipo kotxeekin.

“ARGEM Agencia de Gestión de Energía de la Región de Murcia” antolatutako “Solar Race Región de Murcia” lehiaketaren lehendabiziko edizioa izan da. Nahiz eta aurtengo edizioan erregai fosilak erabiltzen dituen prototipo eta kotxeak izan lehiaketan, bere helburua energia berriztagarriak erabiltzen dituen kotxeen lehiaketa izan nahi du. Ahalik eta energia gutxien kontsumiturik kilometro gehien egitea da lehiaketaren helburua.

Lehendabiziko edizioa izateko parte hartzea handia izan da, 22 talde, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko taldeak izan dira, Asturiako, Murtziako, Cartagenako, Valentziako, Frantziako Nogaroko Lanbide Heziketako taldea eta Euskadikoek parte hartu dute.

Lehiaketako irabazleak Valentziako unibertsitatea, hidrogenozko kotxearekin, 1630km/l egin ditu, eta Nogaroko Lanbide Heziketako taldea fotovoltaiko atalean, 6.18 Wh/km. behar izan ditu.

Don Bosco ikastetxeko irakasle-ikasleek oso lan ona egin dute eta hurrengo urtean berriz parte hartzeko gogoz eta hobetzeko asmoz daude.


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900