Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

Praktikako komunitateak

ANGEL L. ARBONIES MPHIL BERRIKUNTZAREN KUDEAKETAN

Gaur egun, langile gehienek denbora gehiena beste pertsona batzuekin elkarrekintzak egiten inbertitzen dute; beraz, erakundeak elkarrekintza eragozten duten OZTOPOEZ kezkatzen hasi dira.

Oztopoak

Sare sozial ezagunek potentzial handia dute, baina azken batean profesionalen artean lankidetza egiteko baino gehiago erabiltzen dira izaera ludikoa duten harreman sozialetarako

Oztopo fisikoez (espazioa eta denbora), oztopo teknikoez (tresnarik eta metodorik ez izatea) eta beste oztopo sozial (hierarkia zurruna), emozional edo kultural batzuez hitz egin dezakegu. Askotan, irtenbidea ikuspegi teknikotik hartzen da, software kolaboratzailea, intranetak, beste oztopo mota batzuk bota gabe, eta efektuak, oro har, ez dira oso onak.

Esate baterako, sare sozial ezagunek potentzial handia dute, baina azken batean profesionalen artean lankidetza egiteko baino gehiago erabiltzen dira izaera ludikoa duten harreman sozialetarako. Sare sozial irekiek kudeaketa-arazoak dituzte, izan ere, ez dago joko-araurik eta ez dira partaidetzako eta laguntzarako mailak bereizten. Erabat zabaltzeak eragotzi egiten du komunitateko zentzua eta jabetza-zentzua sortzea, garrantzitsua ez den informazioaz abusatzen da eta ez da ekarpenen arteko elkarrekikotasuna zaintzen. Hori guztia dela eta, ingurune profesionaletarako eta lan-inguruneetarako ez dira oso egokiak, salbuespenak salbuespen.

Praktikako komunitateak (CoP-ak)

Arazo horiek konpontzeko Praktikako Komunitateen (CoP) ideia berreskuratzen ari da. Ideia horien asmoa pertsonek ezagutza partekatzea eta etekina ateratzea da: ikasi egiten dute, eta aldi berean, beraiek egindako ekarpenarekin beste batzuek ikasten dute. Ikaskuntzarako eta sorkuntzarako eremuak dira, profesionalen arteko lankidetzan dauden oztopoak behar bezala lantzeko benetako saiakera.

Praktikako Komunitateak interes komuneko arlo baten inguruan informazioa, ikuspegiak eta esperientzia praktikoak partekatzen dituzten pertsona taldeak dira. Definizio horri guk hau gehituko diogu: taldearen azken helburua ez da kognitiboki informazioa edo ikuspegiak trukatzea (zerbait jakitea) soilik, lankidetzako ekintza bateratuak egitera iristea ere bada (egiteko moduak eta praktikak trukatzea), baita proiektuak egitea ere (praktika hobetzeko batera lan egitea).

Praktikako komunitate bat diziplina, gaitasun, gai, sektore, azpisektore, prozesu eta abarren ingurukoa izan daiteke. CoP-ak kideen interesak eusten ditu, eta bertako kideek jardueraren praktikatzaile gisa onartzen dute beren burua eta kideen esperientzia baloratzen dute.

Praktika taldearen itsasgarria da, kideek jarduera praktikatzea eskatzen baitu. Ezagutza praktikoa, oro har, ezagutza tazitua izan ohi da, transmisioa bereziki zaintzea behar duena, ezin da ohiko moduan transmititu (eskuliburu baten bidez, esaterako), elkarrekintza eta lankidetza eskatzen du. Praktikaren inguruko lanak, era berean, komunitate-zentzua sortzen du; izan ere, elkarrekintzetan, informazioaz gain, ideiak, gauzak egiteko modu zehatzak trukatzen dira eta etorkizuneko asmoak aipatzen dira, eta horrek taldeari komunitate-zentzua ematen dio, kideen konfiantzan oinarrituta.

Bi kontzeptuak, komunitatea eta praktika, elkartuta, balio handiko ikaskuntza pertsonaleko eta erakunde mailako iturriak dira eta enpresek eta erakundeek garrantzitsutzat hartzen dituzte garapenerako. Ikaskuntza da, lana da eta ezagutzaren sorkuntza da. Hori dela eta, erakundeak CoP-ak diseinatzen eta ezartzen ari dira, hainbat gairen inguruan.

CoP-EN heldutasuna

CoP batek heldutasuna lortzen badu, energia-foku bihurtzen da, kanpotik ezagutza hartzen du eta erakunderako edo enpresarako berrikuntza sortzen da

CoP-ak ez dira diseinatzen enpresako beste ekipo batzuk bezala, eta ez dituzte haien arau berberak. Ohiko ekipoekin zerikusirik ez duelako da arrakastatsua CoP bat. Praktika bat partekatzen duten pertsonen talde bat da eta diseinuak CoP-ak heldutasuna izan dezan lortu behar du, komunitateko zentzuan eta praktikaren hobekuntzan aurrera eginez.

Praktikako Komunitatearen diseinuak elementu hauek kontuan hartu beharko ditu:

  • CoP-en kudeaketa.
  • Komunitatea sortzea.
  • Lankidetzako espazioa diseinatzea.
  • Lankidetza laguntzen duten edo eragozten duten arauak eta arloak zaintzea.

CoP-en diseinua ez da amaierako diseinu bat, abiapuntuko diseinua baizik; horrez gain, heldutasun maila ugariak lortu arte komunitatea bilakatzeko arauak dira, eta hori neurtzeko,

sortuko dituen lankidetza-ekintza kopuruak, truke-jarduerak, ekintza jakinak, sortzen diren intereseko taldeak eta abar erabiliko dira.

CoP batek heldutasuna lortzen badu, energia-foku bihurtzen da, kanpotik ezagutza hartzen du eta erakunderako edo enpresarako berrikuntza sortzen da. Horrek CoP-ak erabilgarrit

asun handiko tresna moderno bihurtzen ditu XXI. mendeko enpresen ezagutza berrikuntzako kudeaketan.


Inprimatu
Batez bestekoa (0 Botoak)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900