JON LABAKA BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN ALORREKO KOORDINATZAILEA
Gure jarduera behar bezala gauzatzeko, ezinbestekoa da ondo erabakitzea zer proiektu abiaraziko ditugun, izan ere, proiektu horien eskakizunek, berrikuntza mailak eta egokitasunak zehaztuko dute TKNIKAren jarduera neurri handi batean. Beraz, hautatze-prozesua funtsezkoa da guretzat.
Hautatze-prozesua funtsezkoa da guretzat
Gure jarduera behar bezala gauzatzeko, ezinbestekoa da ondo erabakitzea zer proiektu abiaraziko ditugun, izan ere, proiektu horien eskakizunek, berrikuntza mailak eta egokitasunak zehaztuko dute TKNIKAren jarduera neurri handi batean. Beraz, hautatze-prozesua funtsezkoa da guretzat.
Testu labur honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu zer proiektu berri abiarazi ditugun 2010eko irailean. Jarraian azaltzen den taulan ikus ditzakezue horiek. Gainera, gogorarazi nahi dizuegu proiektu berriak hautatzeko prozesua zabalik dagoela gure WEBaren bidez.
Gure ustez, LHrako balio erantsia izango duten eta ikastetxeen eta enpresen beharretara egokituko diren proiektuak aukeratzeko, kontuan hartu behar ditugu horien proposamenak, eta alderatu egin behar ditugu, etorkizunean proiektu egokiak aukeratu ahal izateko. Interesgarri iruditzen zaizkizuen proiektuak aurkeztera animatu nahi zaituztet, eta ikasturte honetan zer proiektu abiarazi ditugun jakinarazten dizuet. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gure WEBera, edo jarri gurekin harremanetan.
PROIEKTUA
PARTE HARTZEN DUTEN IKASTETXEAK
ECUak (Electronic Control Units) DIAGNOSTIKATZEA ETA KO NPONTZEA
- IEFPS IURRETA GLHBI - CPES LA SALLE BERROZPE HLBHIP
BELELHAN
- IEFPS TARTANGA GLHBI - IES XABIER ZUBIRI MANTEO BHI