Intranet
  
 

Deskargatu ezazu PDF formatuan HEMEN

TKNIKA eta LH ekintzailetasunarekin

SUSANA PEDRERA LOBATO EKINTZAILETZA DINAMIZATZAILEA-URRATSBAT PROGRAMA

Urriaren 18an eta 19an BECen (Bilbao Exhibition Center) “Emprende 2010” Ekintzailetzaren I. Foro Nazionala izan zen. Ekintzailetzaren kultura sustatzeko sortu zen ekintzaileen, inbertsiogileen eta ekintzailetasunaren munduan interesa eta ardura duen edozein pertsonaren arteko topaketak ahalbidetzeko asmoz. Guztira 200 eragile eta 100 bat hizlari baino gehiago biltzea lortu zuen.

EMPRENDE 2010 topaketa

Ekintzailetzaren kultura sustatzeko sortu zen ekintzaileen, inbertsiogileen eta ekintzailetasunaren munduan interesa eta ardura duen edozein pertsonaren arteko topaketak ahalbidetzeko asmoz

EMPRENDE 2010 topaketa Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez sustatutako ekimen batetik sortu da eta beste hauen laguntza jaso du: Foru Adundiak, euskal ekintzailetzan jarduten duten eragileen sarea, tokian tokiko garapen-agentziak, Merkataritza Ganberak eta aurrezkikutxak, besteak beste. Testuinguru horretan hitzaldi interesgarriak antolatu ziren; horietan, ekintzailetasunaren ikuspegi ugari eskaini zituzten eta askotariko hitzaldiak eman zituzten. Baina horrez gain, eta antolatzaileek ekitaldiari eman nahi izan dioten formatu berritzailearen barruan, proiektu ekintzaileen erakusketako eremu komertzialetan parte hartu ahal izan dugu, eztabaidarako eta arazoak konpontzeko eremuak, finantziazio eta hazkunde arloan ekintzaileentzako laguntza zabaltzeko eremua eta abar. Eta eremu "estra" horien formula berritzaile horretan jarri ditugu standak eta hartu dugu parte azoka horretan Tknika k eta Lanbide Heziketako Urratsbat zentroek. Ekimen honetan modu aktiboan LHko 15 zentrok parte hartu dute eta, Urratsbat programako dinamizatzaile, sustatzaile-ekintzaile eta ikasleek ordezkatuta, 2 egun horietan Lanbide Heziketan ekimen ekintzailea garatzeko, hedatzeko, sustatzeko eta praktikan jartzeko egiten dugun guztia ezagutarazi dute.

Esperientziak eta espazioak partekatu ahal izan ditugu garapen-agentziekin, aurrezki-kutxekin, ekintzailetza bultzatzen eta laguntzen duten erakunde publikoetako sailekin, eta azken batean, gure moduan, ekintzailetzajardueraren eta enplegu autonomoaren estimuluan herrialdean aberastasuna sortzeko benetako bide posiblea ikusten duten erakunde eta eragile guztiekin. Guztiok dakigun bezala, ekintzailetza garrantzitsua da herrialde edo nazio baten sendotasun ekonomikorako eta, gainera, hura garatzen duen ekintzailearen garapen pertsonal eta profesionalean laguntzen du, osotasunean. Emprende 2010 konferentzietako hizlari batek egoki esan zuen moduan: "Ekintzaileak irabazi edo ikasi egiten du". Lagun dezagun gure esfortzuarekin aberastasun-iturri honetan.


Inprimatu
Batez bestekoa (1 Botatu)
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900