2011ko Lausitz-eko lehiaketan parte hartzeko Tknikan garatutako kotxeen eskaera egiteko epea zabaldu da.
Tknikan garatu den “Shell Eco Marathon” proiektuari jarraipena emateko eta azken Innotk -ean azaldu zen bezala, Lausitz-en parte hartu ahal izateko, Tknikako “prototipo” eta “urban concept” kotxeak eskatu ahal izateko epea ireki da.
“Shell Eco Marathon” proiektuari buruz informazio gehiago jakin nahi ezkero, Lausitz-eko lehiaketaren ezaugarri eta araudiak, kotxe bakoitzaren ezaugarriak, proiektuan landutako atalak, edo lagapen arauak, Innotk-ko azalpenean aurkitu dezakezu informazio guztia helbide honetan: Innotk aurkezpena.
Eskariak jasotzeko azken eguna urriak 22 izango da, eguerdiko 12:00 ak baino lehenago. Kotxearen eskaria egiteko Tknikako web orrialdean zintzilikaturik dagoen formularioa bete beharra dago: Formularioa.
Ikastetxeen aukeraketa, jasotzen diren eskarien arabera, ikastetxeak kotxean ezarriko dituen berrikuntzen arabera eta enpresa edo entitate kolaboratzaileen arabera izango da. Kontutan izan behar da, ordezko energiak direla Tknikaren ildo estrategikoa nagusia. Tknika jarriko da eskaria egin duenarekin kontaktuan ahalik eta azkarren.
Galdera edo dudaren bat izanez gero Isidro-kin kontaktuan jarri, email: izaldua@tknika.net edo telf.: 688880950 .

2010.eko Lausitzen ikasle eta kotxeen argazkia.