Transferentzia jardunaldia. Automobilaren hibridazioa: ADA 307 Maketa didaktikoa.
2011/09/29 | G. Lazarobaster, J. L. Pérez, J. Beristain | TKNIKA (Zamalbide auzoa z/g, 20100 ERRENTERIA, Gipuzkoa) | Alecop gela
Tknikak Alecop-ekin batera, "Motore Hibridoak" proiektuaren barne, ibilgailu hibridoen ikasketarako ekipamendu didaktiko bat garatu du. Ekipamenduaren helburua ikasleak teknologia hau ulertzea da.
Datorren Irailaren 29an, Tknikan, ekipamendu didaktiko honen inguruko ikastaro bat egongo da. Ikastaroa Automozio familiko irakaslegoari zuzenduta egongo da, lehentasuna izango dutelarik elektrizitate-elektronika eta motor termikoa eta sistema osagarriak.
GIDOIA:
9h00-11h00 Teoria:
- Ibilgailu hibridoen inguruko kontzeptuak.
- Maketa didaktikoaren aurkezpena: erabiltzailearen manuala.
11h00-11h30 Etenaldia / kafea
11h30 – 14h00 Praktikak:
- Hibridazioa
- Motoreak
- Tentsio altuko bateriak
14h00 - 15h30 Etenaldia / bazkaria
15h30 – 17h30 Praktikak:
- Konbertsorea/ Inbertsorea
- Ziklo konbinatuko faseak
17h30 Amaiera
IZEN EMATEA:
Jardunaldian aurreinskripzioa egiteko ondorengo inprimakia bete behar da: aurreinskripzio inprimakia.
Betetzen den inprimakia aurreinskripzio bat da. E-mail bidez jakinaraziko da egoera: onartuta/baztertuta. Ikastaroan onartuta dauden pertsonak beraien izen ematea konfirmatu beharko dute jasoko duten e-mailaren bitartez.
Aurreinskripziorako epea: 2011ko irailak 26, astelehena.
Kopurua: gehienez 25 pertsona onartuko dira. Eskaera gehiago egongo balira, banan banaka egoera aztertuko da.
Izen emate baldintzak: Ikastaro honetan izen emateko "automozio" familiako irakaslea izan behar da eta ondorengo irizpideak jarraituko dira:
- Elektrizitate-elektronika eta motor termiko eta sistema osagarriak gaiak irakasten daudenak lehentasuna izango dute.
- Zentru bakoitzeko irakasle baten partehartzea kontutan hartuko da.
- Izen ematearen ordena kontutan hartuko da.