Lagatzeko zerbitzuaren deskribapena

Ekipoak eta instalazioak lagatzeko zerbitzua


TKNIKAk Lanbide Heziketako berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko duen zereginari jarraiki eta dituen ekipamenduak eta baliabideak ahalik eta errentagarrien egiteko xedearekin, Lanbide Heziketako Zentroen eta bertako profesionalen eskura jartzen dira baliabide horiek, mailegu gisa eguneroko lanean erabil ditzaten.


Irakasleen eskura jarritako baliabideak dagoeneko amaitutako proiektuei dagozkienak eta dagoeneko abian jarritakoei dagozkienak dira, mailegu horrek proiektuaren erritmoari ez diela eragingo jotzen denean, betiere.  Kanpoko langileek erabili ditzaketen TKNIKAko gainerako instalazioak ere, eskura jartzen zaizkie.



Jorratutako elementuen arabera, mailegu mota hauek bereiziko ditugu:


Urruneko erabilera


Ekipamendua irisgarria da eta Internet bidez erabiltzeko modukoa. Horri esker, software egokia erabilita eta erabiltzailea sortzeko eskatuta, ekipamendu horretarako sarbidea izan daiteke, irakasleek eta ikasleek zentroetatik erabili ahal izateko.

 

Erabiltzailearen instalazioetan erabiltzea



Ekipamendua eramangarria denean, dagokion eskaera egin ostean ekipamendua erabiltzailearen lokaletara eramango da eta bertan erabili ahal izango du hitzartutako epealdian.

 

Tknikan erabiltzea


Ekipamendua eramangarria ez denean, TKNIKAko instalazioetan erabili beharko da eta hala eskatutako erabiltzaileei bertarako sarrera ahalbidetuko zaie baliabideak han erabili ahal izateko.


Zerbitzu hori edozein modalitatetan eskuratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:


• Lanbide Heziketan berrikuntza sustatzeko TKNIKAren helburuarekin bat egitea, lankidetzara irekitako dinamikarekin.

• Izaera bakarreko eta urteko konpromiso-kontratua sinatzea, horren erabilera egokia bermatzeko.

• Dagokion eskaera egitea, baliabidearen erabilerak dakartzan konpromisoak onartuta. Eskaera hau ezkerraldean ikus dezakezun baliabideen zerrendara sartuta egin daiteke.


Zentroak sinatu behar duen konpromiso-kontratua.

Sinatu ondoren, bidali kopia elektroniko bat helbide honetara pguardia@tknika.net.

Ekipamenduak

MIG-MAG edo Plasma soldadura prozedurarako robot zelula                     Entrenatzailea Hidraulika proportzionala

LabMU > TDT-HD Laborategia      Laser lerrokagailua

Telurometroa                         Solartrainer entrenatzaile fotovoltaikoa

Romer Besoa                           Pasatze- eta ukipen-tentsioen neurgailua

Ibilgailu hibridoen entrenagailua     Prius III Ibilgailua Hibrido Didaktifikatua

 

 DTX 1800  Fusionatzailea
  Protptipatze azkarra 

  Quik Cast