Ekipamendu mota
Urruneko erabilera. Ekipamendua irisgarria da Internet bidez. Software berezi bat instalatu ondoren, ekipamendu horretarako sarbidea izan daiteke, irakasleek eta ikasleek zentroetatik erabili ahal izateko
Deskribapena
Erabiltzaile anitzeko laborategia, VPN sarbide bitartez, Hardware eta Software kudeatzeko eta LTD seinaleak sortzeko eta aztertzeko ahalmena ematen duena. LabMU erreminta bat da, ingurune hezitzaileentzat diseinatuta ikaskuntza eta errealitatea elkartzen bait ditu, seinale digitalak, iturrien hautaketa, trama digitalen sorrera, seinaleztapena, multiplexazioa, trama azterketa, seinale errealen sormena eta grabaketak egiteko aukera ematen duena.
Ondorengo sarrera iturriak ditu:
4 TDT atzitzaile (hardware)
3 ASI sarrera (hardware)
MPEG artxiboak.
Transport stream artxiboak.
HD formatuekin ere.
Eta hauekin ondorengo probak egin ditzakegu:
Ituri banakako MPEG seinaleen azterketa.
Streaming bitartez bistaratze.
Artxibo batean grabaketa eta honen deskarga.
ASI sarrera batean birsartze.
COFDM modulazioa.
Ekipo edo instalakuntza honen erabilerarako baldintza bereziak
Elektrizitate-elektronika familiako irakaslea.
LabMu laborategiaren inguruko ezagutza edukitzea.
Eskaera egin