Intranet
  
 
Irudiak

Neurgailuaren aurreko partea

Complementos

Osagarriak

Pasatze- eta ukipen-tentsioen neurgailua

Ekipamendu mota

Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin ondoren, erabiltzailearen lokaletara eramango da ekipamendua. Hitzartu den denboraldian baliatu ahal izango du ekipamendua erabiltzaileak.

 

Deskribapena

Pasatze- eta ukipen-tentsioen neurgailua. Adierazitako tentsioak neurtzeko tresneria da. Transformazio-zentroak eta azpiestazio elektrikoak mantentzeko lanetan egiten da neurketa hori. Tresneriaren ezaugarriak kontuan izanik, tresneria oso baliagarria da transformazio-zentroei dagokien neurketa egiteko. Neurketa-tresneriaz, tresneria neurtu beharreko elementuetara konektatzeko terminal egokiak dituzten kableez eta 25 kg-ko bi pisuz osatuta dago. Osotasunak hartzen duen pisua dela eta (100 kg baino gehixeago), errazago garraiatzeko aukera emango duen plataforma gurpildun baten gainean dago. Mota horietako neurketetan lur-konexioa eduki beharko da, baita korronte-injekzioko zirkuitua ixteko pika osagarri bat ere.

Dokumentu hauek eskuragarri daude:

Neurketaren prozesua azaltzen den PowerPoint aurkezpena.

Neurgailuaren eskuliburua.

 

Tresneria edo instalazioa erabiltzeko berariazko irizpideak

Neurriak erabili behar dituen pertsonak neurketaren xedea zein den jakin beharko du, baita zer elementu erabili behar duen ere. Horretarako, aparatuaren beraren argibideei jarraitu beharko die. Lurrera konektatutako elementuetatik deskonekta daitekeen lur-konexioko instalazio baten gainean egingo dira neurketak. Horrez gain, lur-konexioko pika independente bat eduki beharko da korronte-injekzioko begizta ixteko. Aparatua babesteko eta neurketa egin nahi den inguruan dauden pertsonak babesteko segurtasun-argibideei jarraitu beharko zaie (ez da ematen duen bezain arriskutsua, baina komeni da segurtasun-neurri guztiak aintzat hartzea).

 

  Garraiatzeko baldintzak

 

Auto baten maletategia nahikoa da tresneria garraiatzeko, baina kontuan izan behar da multzoak pisu handia hartzen duela eta beharrezkoak diren joan-etorriak saihestea komeni dela. Arreta handiz gorde behar dira elementuak (kable-bobinak). Neurketa egin aurretik zeuden moduan gorde beharko dira, metro askoko kable-bilkariak dira eta.

Neurgailuaren dimentsioak: Altuera 470 mm, Zabalera 284 mm, Luzera 500 mm. Pisua 42 kg.
Probako pisuen dimentsioak: Altuera 210 mm inguru, diametroa 160 mm inguru. Pisua 25,5 kg bakoitzak.
Osagarrien (kableen) Kutxaren Dimentsioak: 350 x 350 mm. Pisua 12 kg

Ekipoa IEFPSMendizabala GLHBI ikastetxean dago.

 

 

Eskaera egin

Ekipoaren arduraduna

Elektrizitate-Elektrónikako kolaboratzailea:

Mikel Larrinaga; mikellu@mendizabala.com

Telefonoa 945000440

Egutegia
<< 2012ko Maiatzaren 17a >>
2930 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 12
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900