Intranet
  
 
Irudiak

 

Neurgailua

Geigarriak

Telurometroa

Ekipamendu mota

Ekipamendu eramangarria. Dagokion eskaera egin ostean ekipamendua erabiltzailearen lokaletara eramango da eta bertan erabili ahal izango du hitzartutako epealdian.

Deskribapena

Lur-konexioko erresistentziaren neurketak egiteko eta lur-eremuaren erresistibitatea neurtzeko tresneria da.

Neurketa digitaleko aparatuaz, 40 cm inguruko neurketako bi pikaz eta kable-bilkariez osatuta dago, neurketan esku hartzen duten pikak eta tresneria konektatzeko. Guztia maleta batean gordetzen da, eta arazorik gabe garraia daiteke, ez baitauka pisu handirik. Lur-eremuaren erresistibitatea neurtu nahi izanez gero, beste pika bat eduki beharko da.

 

Ekipo edo instalakuntza honen erabilerarako baldintza bereziak

Tresneriarekin neurketa egin behar duen pertsonak neurketaren xedea zein den jakin beharko du, eta aparatuaren beraren argibideei jarraitu beharko die.  Gogorazi behar da, lur-eremuaren erresistibitatea neurtzeko, beste pika bat eduki beharko dela.

 

Telurómetroaren eskuliburua

 

 Garraiatzeko baldintzak.

Maletak 40x50 cm inguruko tamaina du (neurtzeko tresneriak 295 x 222 x 95 mm-ko dimentsioa du). Ez da neurri berezirik behar tresneria garraiatzeko; dena dela, kolpeak saihestu behar dira. Edonola ere, oso gomendagarria da elementuak (kable-bobinak) neurketa egin aurretik zeuden bezalaxe gordetzea. Ekipoa IEFPS MENDIZABALA GLHBI ikastetxean dago.

 

Eskaera egin

 

Ekipoaren arduraduna

Elektrizitate-Elektrónikako kolaboratzailea:

Mikel Larrinaga; mikellu@mendizabala.com

Telefonoa 945000440

Egutegia
<< 2012ko Maiatzaren 17a >>
2930 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 12
 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900