Intranet
  
 

MATERIALE DIDAKTIKO ESKURAGARRIAK

 

Atal honetan, TKNIKAtik zuzendutako hainbat proiektutan garatutako ikastaroak zuen eskura jartzen ditugu.

Proiektuen emaitzen transferentziak Tknikako kolaboratzaileen (EAEko lanbide heziketako zentruetako irakasleen) eta dinamizatzaileen lana balioan jartzea ahalbidetzen du. Material hauek erabiltzaileengana iristea gure erantzunkizuna da.
Material hauen egokitzapen maila, erabilgarritasuna eta kalitatea neurtzeko helburuarekin, urtero galdeketa bat egingo zaizue zuen iritzia jasotzeko.

Material hauen edukia WEB-an aztertu eta interesatzen bazaizue bi bide dituzue eskuratzeko :

 

 

Deskarga Moodle-rako:

Interesatzen zaizuen materialaren web orrira joan.

Zuen datuekin dagokion inprimakia bete.

Datuak bidaltzerakoan materiala deskargatuko da Moodle 1.9 bertsioko segurtasun-kopia itxuraz (.ZIP).

Zure Moodle plataformara igo orduko zure gustoko eran berreskuratu ahal izango duzu: ikastaro osoa edo atalaka.

 

 

 

Deskarga irekia:

Interesatzen zaizuen materialaren web orrira joan.

Zuen datuekin dagokion inprimakia bete.

Datuak bidaltzerakoan jarduerak biltzen dituen fitxategia deskargatuko da (.ZIP).

Zuen plataformara igo orduko jarduerak zuen gustoko eran berreskuratu ahal izango dituzu.

 

 

 

 

Arazoak izanez gero info@tknika.net helbidera korreo bat bidali dezakezue.
 

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900