Proyectos

OpenIrudi

 

Klonazio masiboetarako sistema

OpenIrudi gure ikastetxeetako sare informatikoen administrarien lana errezteko sortutako software proiektua da. Ordenagailuen klonazio masiboak egitea du helburu eta Software Askeko tresnak erabiliz izan da garatua. Otsaila aldera argitaratuko da eta argitaratu bezain laster nahi duenak probatu ahal izango du bere ikastetxean.

OpenIrudi 2008 urtean jaio zen, Etengabeko Ikaskuntzak bultzatutako “Sortzen” proiektuen deialdien barne. Irungo La Salle, Cebanc, Diocesanas, Mendizabala eta Andoaingo La Salle ikastetxeek hartu dute parte proiektuaren garapenean, KAM enpresarekin batera.

Klonazio sistemak sare informatiko gehienetan erabiltzen dira. Sistema hauei esker ordenagailu baten egoera “izoztu” eta datu guztiak (sistema eragilea, aplikazioak, fitxategiak...) klonazio-irudi batean gordetzen dira. Ondoren irudi hori nahi adina ordenagailutan irauli dezakegu eta hortaz, lana aurrezten da. Lan metodologia honek hamaika aukera eskeintzen dizkigu; adibidez gela edo ikasgaiaren arabera klonazio-irudi ezberdin bat prestatua izan dezakegu eta ordenagailuetako sistemak behar ezberdinetara modu azkarrean moldatu ditzazkegu. Ez hori bakarrik; software motako arazo informatikoen aurrean, gure ikastetxean klonazio sistema bat badugu errez konturatuko gara askotan soluziorik azkarrena sistema erabat berrinstalatzea dela.
 

Zergatik OpenIrudi?

OpenIrudik irudi unibertsalak egiteko gaitasuna izan dezan lanean dabiltza gaur egun garatzaileak

Merkatuan jadanik existitzen dira klonazio sistema ezberdinak. Tamalez, probatu ditugun guztiak bere alde txarra daukate. Gehienak ordainezkoak dira, pribatiboak. Gainera klonazio sinpleak egiteko prestatuak egon ohi dira; hau da, banan-banan ordenagailuz ordenagailu egin beharrekoak. Software askean ere badaude alternatiba batzuk, baina aipatutako arazoak ere aurkitu ditugu eta gehienetan instalazio, konfigurazio eta erabilera konplexua dute. Ez daude prestatuak edonork modu errezean erabili ahal izateko.

OpenIrudi, Software Askean garatuak izan diren tresna hauetako batzuk konbinatuz osatu da. Aplikazioa zerbitzari batean instalatu beharrekoa izango da eta bertan gordeko dira gure sareko ordenagailuen klonazio-irudiak. Honi esker, sarera konektatua dagoen edozein ordenagailuri sistema eragile osoa berrinstalatu ahal izango diogu minutu gutxi batzutan. Gainera, ataza automatikoak programatzeko aukera ere izango da eta, hortaz, gauean gela oso bateko ordenagailuak piztu eta nahi dugun klonazio-irudia instalatu diezaiekegu, hurrengo egunerako prest egon daitezen.

Garatzaileak beste produktuetan ikusi ez dugun funtzionalitate interesgarri batean dabiltza lanean: gaur egun Microsoft Windows sistema eragilearen klonazio-irudia hardwareari lotua egon ohi da eta zaila izaten da ordenagailu mota ezberdinetan irudi berdina erabili ahal izatea. Hau da, ordenagailu mota bakoitzarentzat irudi desberdin bat sortu behar izaten da. OpenIrudik irudi unibertsalak egiteko gaitasuna izan dezan lanean dabiltza gaur egun garatzaileak, nahiz eta funtzionalitate hau oraindik ez dagoen erabat prest.

Sistema osoaren kudeaketa web interfaze baten bitartez egingo da. Ziur sare administratzaileek ez ezik, irakasleek ere aintzat hartuko dutela OpenIrudiren baliogarritasuna.

 

Tknkako aldizkarian argitaratutako artikulua: http://www.tknika.net/liferay/web/aldizkaria/9-alea/open-irudi