Sektoreko enpresei buruz jasotzen ditugun informazioetan ikusten dugunez, EAEko industriak ENERGIAREN sektoreranzko joera hartu du (sortzea, banatzea eta kontrolatzea, sare adimentsuak, auto elektrikoa, etab.) eta berehala horretara aldatuko dela dirudi. Hortaz, gure industria-sareak sektore horretarako profesional kualifikatuak behar ditu.
Prestakuntzari nahiz espezializazioa eskatzen duten zerbitzuei eta proiektuei dagokienez enpresen premiak asetzeko gaitasuna lortzeko helburua aintzat hartuta sortu da proiektu hau, betiere kontuan izanik Elektrizitatea – Elektronika arloko espezialitateek protagonismo berezia izango dutela sortzen ari den aro berri honetan.
Zaintza teknologikoaren bitartez, arlo hori etorkizuneko esparruan posizionatzen saiatuko gara, etorkizunean sortzen diren premietarako oinarria jartzeko eta irakasleen prestakuntza espezializatua beharrezkoak diren material didaktikoak sortzea ahalbidetzeko.
Hona hemen proiektu honetan parte hartzen duten zentroak eta irakasleak:
Armeria Eskola GLHBI - Nicolas Morillo Urionabarrenetxea, Don Bosco GLHBI - Ion Hernandez Susaño, Repélega GLHBI - Mikel Etxebarria Grande
Era berean, aditzera eman behar dugu honako enpresa hauek gurekin lankidetzan aritzeko prest daudela: Máser–Microelectrónica, Tekniker eta GAIA klusterra.
Proiektu hau 2011-12 ikasturtean egingo da.