Intranet
  
 
Akuikultura Aingira

Proiektu honen helburua izan da aingiraren (Anguilla anguilla L.) populazioak Euskadin duen egoera aztertzea eta kudeaketa-tekniketan sakontzea, hain zuzen ere Europan dagoeneko erabiltzen hasiak diren tekniketan sakontzea, ikasleei Europako lan-metodoei buruzko prestakuntza ematearren.

Euskadin, aingirak eta bereziki angulak, garrantzi handia izan du; batetik, oso jaki preziatua da, eta, bestetik, pertsona askoren bizibidea da. Zergatia ez dakigun arren, azken hamarkadetan angulen populazioa izugarri urritu da Europan. Europako arrantzale eta ikertzaileen artean alarmak piztu dira eta Europako Erkidegoan aingiren populazioari eusteko proiektuak jarri dituzte abian. Hori dela-eta, datu-bilketan eta kudeaketa-proposamenetan lan egiteko premia sortu da. Aingiraren egoera aztertzeko lan-taldeak sortu dira, eta IES Mutriku BHIko akuikultura departamentua da talde horietako zati.

Aingiraren egoera kezkagarria, espezie horrek duen interes ekonomikoa eta datuak biltzeko dagoen premia kontuan izanik, proiektu honi ekin zitzaion, eta helburu nagusitzat honako hauek ezarri ziren:

  • IES Mutriku BHIa akuikulturan erreferentea izatea. Aingirari buruzko EAEko lan-taldeetan parte hartu zen, baita Europako WGEEL lan-taldean ere.
  • Euskadin akuikultura garatzeko teknologia eta jakintza berriak hartu eta hedatzea
  • aingirak Euskadin duen egoeraren berri izatea eta haren populazioari eusteko irizpideak proposatzea. Hainbat tranpa diseinatu eta jarri zen eta laginketak egin ziren.
  • ikasleak teknologia berri horietan prestatzea, hartutako jakintzak akuikulturako zikloko ikasleei transferitzea

Parte hartutako enpresak/erakundeak:  Azti, Ekolur, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza; WGEEL
Zentro laguntzaileak:  IES Mutriku BHI

Parte hartzen duten irakasleak: Igotz Gallastegui.
Iraupena: 2005 – 2008.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900