Telekomunikazio Azpiegitura Komunen (ICT) eremu teknologikoko prestakuntza-irtenbidea garatzea izan da helburua. ICT araudiari jarraiki Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) eta Satelitearen, Telefoniaren eta bestelako Telekomunikazio Zerbitzuen seinalearen instalazioaren eta banaketaren ahalmenak garatzera bideratuta dago. Proiektuak/arazoak baliabide berritzaileen bitartez konpontzea oinarritzat duten ikaskuntzako metodologia aktiboen aplikazioa bultzatzea.
Ikasgelako prestakuntzarekin konbina genezakeen e-Learningeko tresna batean oinarrituta, ikaslea ICTaren diseinuaren eremu zabalean barrena gidatzen duen ikastaro bat diseinatu dugu. Era berean, proposatutako jarduerak egiteko ekipamendu-proposamen bat aurkeztu dugu. Horrez gain, material horiek jomugan dituzten irakasleen parte-hartzea bultzatu nahi dugu, irakasle horien ekarpenen bitartez materialak eguneratu eta zabaltzeko. Horretarako, irakasle horien esperientziak trukatzeko foroa sortuko dugu.
Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentro eta irakasle laguntzaileak: IEFPS Tartanga GLHBI – Adolfo Gil Sanchez, IEFPS Nicolas Larburu GLHBI - Emilio Jesús Cartón Rojo, CPES Lea-Artibai BHIP – Maria Madarieta Elordi, CPES Somorrostro BHIP – Juan Carlos de la Puente Santamaria.
Honako enpresa hauen lankidetza eta laguntza ere izan ditugu: Alcad, Euskaltel, Avitel, Promax, Alecop, Fagor Electrónica.
Proiektua 2008-09 eta 2009-10 ikasturteetan egin da.