Intranet
  
 
TEKNOLOGIAK APLIKATZEA IRAKASKUNTZA – IKASKUNTZA PROZESUAN

Teknologia berriek aukera handiak jartzen dituzte irakaslearen esku, bai irakaslearen metodologia didaktikoan hobekuntzak ezartzeko, bai irakaslearen egungo proposamenaren efizientzia gehitzeko. Horri esker, irakaskuntza-, tutorizazio- eta ebaluazio-lanak optimizatu eta erraztu egiten dira.

Irakaskuntza - ikaskuntza prozesua edozein ikastetxetako jarduera nagusia eta IKTak, berriz, proiektu horri aukera berri ugari ematen dizkion errealitatea izanik, proiektu metodologikoak landu, lagundu eta bertan parte hartu behar da teknologia berriak prozesu horretarako laguntza-tresna gisa txertatzeko.

Lan-ildo horretan, proiektu metodologikoen garapenerako laguntza IKTak ikaskuntza-agerleku berrietan aplikatzeko aholkularitza teknikoa eta estaldura emanez gauzatzen da. Horrez gain, eLearning ikastaroak, baliabide didaktikoak eta aplikazioak jartzen dira zentroen eskura, WEBGUNE honetako argitalpenen atalaren bitartez.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900