2003ko eta 2005eko EMO erakustazoketan teknologia ez-tradizionalak —hala nola laserra eta ultrasoinua— izan ziren joera nagusia; 2007ko EMOan, berriz, garbi geratu zen teknologia horiek finkatuta daudela eta atxikitze bakarreko mekanizazioari bultzada handia eman zaiola. Horretarako, prozesu anitzeko askotariko makinak aurkeztu ziren (batez ere fresatzeko makina torneatzaileak edo tornu fresatzaileak).
Berez teknologia horiek ondo finkatuta daude, baina bertan erabilitako CNC eta CAMetan aurrerapen teknologiko handia izan da. Enpresek ez dute era horretako makinak erabiltzeko prestatuta dagoen langilerik, langileek balioaniztunak izan behar baitute: tornulariak, fresatzaileak, CAM bidezko programatzaileak edo fresatzaileak, CAMko tornulari eta programatzaileak.
Proiektuan, mekanizazio-teknologia konbinatuetan eta horiek osagaietan, CNCetan, CAMetan eta simulagailuetan oinarritutako praktikak egin, ikasi eta garatu dira. Horrez gain, proiektuak etengabeko prestakuntzako ikastaroen katalogoa handitzea eta LHko irakasleen gaitasunak hobetzea ahalbidetu du.
Parte hartzen duten enpresak: IBARMIA, DANOBAT
Zentro laguntzaileak:
M. Altuna (Bergara) – Joxu Arana
IMH (Elgoibar) – Juan Munín
Iraupena: 2009 - 2010.