Industrian, baita beste hainbat esparrutan ere (segurtasuna, logistika, etab.), eskakizun-maila gero eta handiagoa da hainbat alderdiri dagokionez: automatizazioa, produktibitatea, kalitate-kontrolak, produkzio guztiaren trazabilitatea, etab. Helburu horiek lortzeko, askotan konplexutasun handiko eta gaur egun giza begiak egiten dituen zereginak automatizatu behar izaten dira.
Hain zuzen ere, gero eta ohikoagoa da ikusmen artifizialean edo ultrasoinuetan oinarritutako aplikazioak ikustea, teknologia horiek piezak beren ezaugarrien arabera sailkatzea ahalbidetzen baitute.
Proiektuak bi fase izan ditu: lehenengo fasean hainbat ikuskapen- eta kontrol-esperimentu egin dira, hala nola ikusmen artifiziala, ultrasoinuak, laser lineala eta Eddy korronteak.
Bigarren fasean, sektoreko enpresa batekin lankidetzan aritu gara lehen fasean landutako teknologiak baliatuz aplikazio erreal berritzaile bat garatze aldera.
Parte hartzen duten enpresak: Ikusmen.
Zentro laguntzaileak: IEFPS Miguel Altuna GLHBI, IEFPS Armeria Eskola GLHBI, CPES Jesus Obrero BHIP.
Parte hartzen duten irakasleak: Jon Mikel Urizar, Jose Ignacio Gabilondo, Javier Sanz.
Iraupena: 2009 – 2011.