Ikasle-irakasleen artean oso erabiliak diren jabego pribatuko aplikazio batzuen software askeko aukerak ezagutzera eman eta bere erabilera bultzatu eta sustatzeko asmoz, Tknika-tik USB giltzetarako aplikazio eramangarri sorta bat garatu da.
Aplikazio sorta honek irakaslegoarentzat basikotzat jotzen diren software askeko aplikazioak ditu. Bertan honako aplikazioak aurkitu ahal izango dituzue:
| X-OpenOfice | Ofimatikako aplikazio sorta, testu prozesadorea, kalkulu orria, aurkezpenak, eta abar luze batez osatua |
 |
| X-Firefox | Web nabigatzailea |
| X-Filezilla | FTP bezeroa |
| X-Dia | Diagrama editorea |
| X-Freemind | Mapa mental editorea |
| X-ClamWin | Birus kontrakoa |
| X-Keepass | Pasahitz kudeatzailea |
| X-Abakt | Segurtasun kopiak kudeatzailea |
| X-Synkron | Karpetak eta fitxategiak ekipo desberdinetan sinkronizatzeko aplikazioa |
| X-7Zip | Fitxategi eta karpetak konprimitzeko aplikazioa |
Aplikazio hau winPenPack proiektuaren laguntzaz garatua izan da, eta beronen interfazea eta aplikazio asko jadanik euskara eta gaztelaniaz erabil daitezke.
Jaitsi eta froga ezazu aplikazio sorta ondorengo estekaren bidez Tknika Oinarrizko Eramangarri Sorta (249,7MB). Behin deskargatu ondoren deskonprimitu ezazu zure USB giltzaren direktorio erroan.
Aplikazio eramangarri gehiagoren deskargarako bixita ezazu PortableApps.com