Arte Grafikoetako tekniken garapena: Aurreinprimaketa digitala, Kolorearen estandarizazioa eta Ekipamenduen linealizazioa

Proiektu hau honako prestakuntza-ziklo hauek ematen dituzten LHko zentroei zerbitzua ematera bideratuta dago: Aurreinprimaketa, Arte grafikoetako inprimaketa, Argitalpenen diseinua eta produkzioa, Arte grafikoen industrietako produkzioa, Etengabeko prestakuntza eta Lanerako prestakuntza. Horrez gain, sektoreko enpresak ere baditu jomugan.

Beharrezkotzat jo zen hezkuntza-programak arte grafikoetako lanbide-arloko enpresetan izaten diren aldaketa teknologikoetara egokitzea. Prozesuen digitalizazioak teknologian eta makinerian aldaketa azkarrak ekarri ditu, eta aldaketa horiek zailaak dira barneratzen, oso azkar gertatu baitira. Sailetan irakasleek egonkortasunik ez dutenez eta gainera dokumentazio didaktiko egokirik ez dagoenez gero (kasu batzuetan ingelesez), teknologia berriak ikasgelan oso astiro ezartzen ari dira. Horregatik,

Proiektu honen emaitza gisa, material didaktikoak sortu eta bi CDtan bildu dira; bata Aurreinprimaketa digitalari buruzkoa da eta bestea Kolorearen estandarizazioari buruzkoa. Era berean, zentroetan makineria eta ekipamendu teknologiko egokia jarri da, sortutako unitate didaktikoak aintzat hartuta.

Material eta ekipo horiek erabiltzen hasiak dira, bai hasierako prestakuntzako ikastaroetan, bai etengabeko prestakuntzakoetan, baita enpresentzako prestakuntza espezifikokoetan ere.

Parte hartutako enpresak: Hartmann.
Zentro laguntzaileak:  IES Emilio Campuzano BHI,  IEFPS  Mendizabala GLHBI.

Parte hartzen duten irakasleak: Juan Antonio GarcĂ­a, Eusebio Martinez.
Iraupena: 2006 – 2009.

Institutuen webguneak:
Campuzano: www.ecampuzano-atxuri.net

Mendizabala: www.mendizabala.com


Web-orri interesgarrien estekak:
Didecaf: http://www.gestiondecolor.es/

Irudi digitala, diseinuari buruzko oharrak eta apunteak: www.gusgsm.com

Adobe: www.adobe.com

X-Rite/Gretag Macbeth: www.xrite.com

Arte grafikoetako makineria: http://www.hartmann.es/