Aurreko prozesurekiko berrikuntzak
Kurtso honetan, prozesua hobetzeko eta proiektu egokienak aukeratzeko asmoz, ondorengo berrikuntza hauek ezarri ditugu:
- Aurreko fitxarekin alderatuz, proiektuak aurkezteko eredua osatu dugu, honekin balorazio zehatzago bat egitea ahalbideratuko digulakoan.
- Proiektuaren promotoreak (ikastetxe bat proiektuko), zuzenean proiektuan parte hartuko du, proiektua aukeratua izaten bada.
- Proiektuaren aurkezpenean parte hartzen duten beste ikastetxeek, ez dute beraien parte hartzea ziurtaturik izango, baina bi puntu gehigarrirekin baloratuko dira.
- Orain arte TKNIKAN landu ez diren familien proiektueri puntu gehigarri bat emango zaie balorazioan, modu honetan, ikastetxe hauei proiektuak aurkeztera animatu nahiean.
- Orain arte egin izan den kanpoko kontrasteaz aparte, aurten ikastetxeek balorazio prozesuan parte hartzeko aukera izango dute.
Segidan, sareko edozein zentrok proiektu berriak TKNIKAN aurkezteko jarraitu behar duen prozesuaren ezaugarri nagusiak azalduko dira. Enpresek eta erakundeek ere aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, baldin eta zentro batekin lankidetzan ari badira. Prozesu honen helburu nagusiak hauek dira:
- Teknologian, metodologian eta kudeaketan eragina duten proiektu berritzaileak bultzatzea. Proiektu horiek zentroek edo zentroen bidez, enpresek, aurkeztu ditzakete.
- Proiektu-proposamenak jasotzeko eta kudeatzeko modua sistematizatzea. Beti ere gardentasuna eta lehia librea bermatuz.
- LHaren eguneraketa bultzatzea, ahaleginak batuz, LHak berritzeko ahalmen handiagoa izan dezan (publikoak, itunpekoak).
- Proiektuak behar diren baliabideak eskura izanda hasten direla bermatzea, arrakasta izateko aukera gehitzeko.
Era berean, prozesuaren zenbait ezaugarri berezi nabarmendu nahi genituzke:
- Prozesua zentroen proposamenekin hasten da, eta proiektuak aurkezteko eta bertan parte hartzeko aukera ematen die zentro guztieri.
- Proiektuak sarean garatuko dira, emaitzak zentro-sarera zabaltzeko.
- Prozesua abian jartzen denetik, ikasturte bat igarotzen da sarean garatzen den arte.
- LHko Zuzendaritzak prozesuan parte hartzen du, eta proiektu bat onartzen denean, hari atxikitako baliabideak ere onartzen dira.
- Prozesuaren sistematikan promotore figura bereizten da. Honen parte hartzea ziurtatuz behin proiektua onartzen bada.
- Elkarlanean aurkeztutako proiektuetan, proiektua kolaboratzaile bezala aurkezten duten ikastetxeek (promotorea ezik) ez dute beraien parte hartzea ziurtaturik. Hain zuzen ere, gerta liteke ideia bat aurkezten dutenek ondoren ez garatzea (dena den, proiektua aurkeztu izanak, 2 puntu gehigarri emango ditu balorazioan).
- Ikasturte honetan, landutako proiektuen gaiak orekatzeko asmoz, orain arte TKNIKAN landu ez diren familien proiektuak bultzatu nahi ditugu. Horretarako proiektu hauei puntu gehigarri bat emango zaie balorazioan.
- Proiektuetara zentroak aurkezten dira, eta zentroek hautagai bat aurkezten dute. Biak (zentroa eta lanbide-profila) baloratuko dira.
- Ikasturte bakoitza amaitutakoan, egindako lana baloratuko da, eta balorazio horren arabera, proiektuaren edo kideen jarraipena erabakitzen da.
- Zenbait urtetarako proiektu batek balorazio ona jasotzen badu, baliabide-esleipenari eusten zaio hurrengo ikasturtean.
Garrantzizkoa iruditzen zaigu, aurreproiektuak aurkezteko sistematika azaldu baino lehen, azkenenean garatuko diren proiektuak aukeratzeko zer irizpide erabiliko diren adieraztea. Hona hemen irizpide horiek:
- LHaren sistema hobetzeko asmoa, ez zentro-proiektuak. Baldintza baztertzailea
- Justifikazioa eta egokitasuna %15
- Proiektuaren alde egiten duten enpresak %15
- Proiektuaren esparrua eta eskalagarritasuna %15
- Proiektuaren helburuak %15
- Proiektuaren berritzaile faktorea %15
- Plangintzaren zehaztasuna. %10
- Behar diren baliabideak eta proposatutako helburuak bat etortzea %15
Ikastetxeek, Tknikaren web-orriaren bitartez, aurkeztu diren proiektu baten alde bozkatzeko aukera izango dute.
Azkenik, aurreproiektu bat aurkezteko prozesua hau da:
- Lehendabizi, I_ERANSKINA_Proiektuak_aurkezteko_eredua dokumentua (MSOffice, Open Document) jaistea.
- Garrantzitsua da fitxa ahalik eta zehatzen betetzea; izan ere, proiektuak ondo planifikatuta eta defendatuta egotea erabakigarria izan daiteke onartzeko garaian. Proiektua ereduan bertan agertzen diren textuen gainean idatziz landuko da.
- I_ERANSKINA betetakoan, webgune horretara itzuli eta aurreproiektu-proposamena aukera sakatu. Hor, bete beharreko zenbait eremu agertuko dira, eta proiektuaren artxiboa erantsiko da. Formulario horrek, besteak beste, 500 karaktereko eremu bat du, bertan proiektuaren deskribapen laburra egiteko. Deskribapen hori garrantzitsua da; izan ere, proiektu horren alde egin nahi duten irakasleek hori ikusiko dute.
- Sistemak mezu elektroniko bat itzuliko du. Mezu hori dokumentazioa aurkeztu izanaren ziurtagiritzat hartuko da.
Aurreproiektu-proposamenak aurkezteko azken eguna: martxoaren 15a, 17:00etan. Prozesuari buruzko zalantzarik izanez gero, TKNIKAren idazkaritzan utz dezakezu galdera (943082900), eta 48 orduko epean erantzungo zaitugu. Ez da bermatzen martxoaren 14ko 13:00etatik aurrera egindako kontsultak bideratuko direnik.